Eraldaketa digitala

 

Kluben eraldaketa digitala bultzatzeko plana

 

Gure bizitzako alderdi guztietan teknologia gero eta presentzia handiagoa duen testuinguru sozial honetan, eraldaketa digitala hiriko kirol-kluben premia atzeraezina bihurtzen da, gizartean kirola sustatzen aurrera egin ahal izateko, herritarrentzako osasunaren eta hezkuntzaren funtsezko elementu gisa.

Horretarako, Donostia Kirolak kirol-erakundeen eraldaketa digitalerako plan bat sustatzen du, eta, besteak beste, autodiagnostikoarako tresna bat jartzen du beraien eskura,  prozesu horretan aurrera egiteko jarraibideak emango dizkiena eta egindako ekintzen jarraipena ere egiteko balio duena.

Horrez gain, Donostia Kirolak dirulaguntzen deialdi bat egin du kirol-klubei transdformazio digitaleko planak garatzen laguntzeko


 

 Autodiagnostikoa


DIRULAGUNTZAK / IV. ERANSKINA

KIROL KLUBEN ERALDAKETA DIGITALARAKO DIRU-LAGUNTZA

Oinarri hauen xedea da Donostiako kirol-klubei diru-laguntzak ematea, erakunde horien eraldaketa digitala sustatzeko ekintzak inplementatzeko.

AURREKONTU PROGRAMA: 40.000 €

ONURADUNAK: Donostiako kirol klubak.

ESKABIDEAK ETA AURKEZTEKO EPEA: 2023ko abuztuaren 1a eta azaroaren 30a artean.

 

  eskaera online