KIROL TXARTELAko harpidedunentzat zerbitzu esklusiboa da, egin nahi duzun saiorako jarduera, instalazioa, eguna eta ordua zuk zeuk erabakitzeko aukera ematen dizuna, web gunean egunero argitaratuko den asteko jarduera-parrila zabal baten barruan.

Egin dezakezu jarduera bera ordutegi ezberdinetan, edo egun ezberdinetan, edo aukeratu jarduera ezberdinak nahiago duzun instalazioan.

 

  1. AUKERAN tarifa: astean gehienez hiru saio egin ditzakezu (29,70€ hilean)
  2. AUKERAN PLUS tarifa : Egunero gehienez bi saio egin ditzakezu aste osoan zehar (44,00€ hilean)
  3. SAIO SOLTEAK: aurreko tarifak kontratatu izan behar gabe, saio bakar batean inskribatzeko ere aukera dago (4,20€ saio bakoitzeko).  Dena den, zure hileko tarifak uzten dizun saio kopurua gainditu baduzu, saio berriak egin ahal izango dituzu, baina bakoitzeko prezio publikoa ordainduta.

 Gogoratu: Hileko Kirol Txartelaren harpidedunek 3. modalitatea bakarrik kontrata dezakete (saio solteak).

 

Funtzionamendua oso erraza da. Bakarrik kontratatu behar duzu nahiago duzun Aukeran tarifa mota, web gunearen bidez (arrreta puntuak dauzkaten kiroldegietan ere egin dezakezu aurrez aurre), eta web orrian uneoro eguneratuta egongo den zazpi egunetako jarduera-parriletatik saioak erreserbatzen has zaitezke momentuan.

Hileko tarifaren prezioa proportzionalki aplikatuko da gelditzen diren hilabeteko egun kopuruaren arabera inskribatzen zaren egunetik.

Erreserbatutako saiora joateko ziurtagiria eraman beharko duzu (paperean edo mugikorrean) eta monitoreari erakutsi.

Aukeran tarifen bidez erreserbatutako saioak baliogabetu ahal izango dira, kontratatutako saioa hasi baino 24 ordu lehenago arte. Ordaindutako saio solteak, berriz, ezin izango dira ezabatu.