Araudi orokorra
1. Artikulua.- Helburua
Donostiako Kiroletako Udal Patronatuak gestionatzen dituen diru laguntzak lehiaketa bidez emateko 2026. urtean jarraitu beharreko prozedura orokorra arautzen dute oinarri hauek .
I. ERANSKINA
ESKOLA KIROLEKO EGITURAK
Eskola Kirole egitura berezi eta egonkorrak sortzeko, Eskola Kirola prestakuntza jardueretarako eta ezgaitasuna dutenentzat jarduerentzat. 2026/2027 ikasturtea
AURREKONTU PROGRAMA: 255.000 €
ONURADUNAK: Donostiako ikastetxeak, gutxienez, derrigorrezko hezkuntza ematen dutenak.
ESKABIDEAK ETA AURKEZTEKO EPEA: 2026ko abuztuaren 1a eta azaroaren 06a artean.
II. ERANSKINA
KLUBEN EGITURAK
Donostiako kluben eta kiol elkarteen egiturak garatzeko dirulaguntzak.
AURREKONTU PROGRAMA: 500.000 €
ONURADUNAK: Donostiako klub eta kirol elkarteak.
ESKABIDEAK ETA AURKEZTEKO EPEA: 2026ko abuztuaren 1a eta irailaren 25a artean
III. ERANSKINA
IZAERA BEREZIKO JARDUERAK ANTOLATZEA
Kirol jarduera bereziak antolatzeko dirulaguntzak.
AURREKONTU PROGRAMA: 96.000 €
ONURADUNAK: Diru laguntza hauek klubek, kirol elkarteek, kirol federazioek eta mozkinik ateratzeko asmorik gabeko beste erakunde pribatu batzuek eskura ditzakete, baldin sozietate egoitza Donostiako udalerrian badute edo haren jarduera nagusia eremu horretan aurrera eramaten badute, betiere haien helburuetako bat kirola sustatzea izanik.
ESKABIDEAK ETA AURKEZTEKO EPEA: 2026ko abuztuaren 1a eta irailaren 25a artean.
Nor gara
Nor gara