Entrenamendua PLUS

 

Zerbitzu honek gaur egun Kirol Txartelaren harpidedunei eskaintzen zaien norberari egokitutako entrenamenduaren oinarrizko zerbitzua osatuko du. Kirol Txartelaren harpidedun guztiek orain arte bezala eskatu ahal izango dute doako oinarrizko plan bat.

Norberari egokitutako entrenamendu plus zerbitzuak erabiltzaile askok egindako eskariari erantzuten die, oinarrizko doako zerbitzuak ematen duena baino egoera fisikoaren plangintza eta jarraipen sakonagoa izateko helburuz.

  • Era honetan, gimnasioetako monitoreek hasierako test osoa egingo dute (antropometrikoa, gorputzaren gantz-indizea, egoera fisikoaren balorazioa…) eta beste hainbat test ere garapen fisikoaren jarraipena egin ahal izateko eta, horrela, entrenamenduaren norberako fitxa eguneratzen joango da.
  • Jarduera hauek egiteko, Donostia Kirolak material teknologiko berezia dauka, besteak beste, pultsometroak, bioinpendazia-baskulak, TRX, fit-ball, bosu…
  • Norberari egokitutako entrenamendu plus zerbitzu hau Kirol Txartelako harpidedunek bakarrik erabili ahal izango dute.

 

    Izen-emateak