KTM Mugiment

 

KTM Mugiment

KTM (Kirol Txartela Mugiment) "txartel birtual" bat da, udal kirol instalazioetako abonatuei beste udalerri batzuetako instalazioetara sartzeko aukera ematen diena, kostu gehigarririk gabe, udalerri bakoitzaren erabilgarritasunaren arabera.

Txartel birtual hau doakoa da Donostia Kirolaren Kirol Txartelean abonatutako guztientzat.

Erabili ahal izateko, Interneterako konexioa duen gailu mugikor bat eduki behar da, eta App Kirol Txartela Mugiment instalatu eta erregistratu behar da.

Informazio gehiago....

 

KTMn alta emateko urratsak

  1. Instalatu Kirol Txartelaren Mugiment aplikazioa (eskuragarri Google Play eta APP Store-n).
  2. Erregistroa egitea aplikazioan, datu pertsonalak, helbide elektronikoa eta NANa emanez. Donostia Kirolaren Kirol Txartelean abonatutako pertsona zarela ere adierazi beharko duzu.
  3. Sistemak abonatua zarela baliozkotuko du eta jakinarazpen bat jasoko duzu.
  4. Kirol-instalaziora joan eta NANarekin batera instalatutako KTMa erakutsi. Bertan, gailuan txertatu beharko duzun egiaztapen-kode bat emango dizute.
  5. ... eta doan sartu ahal izango zara instalaziora.

 

Non erabil dezakezu KTM?

KTMa zein instalaziotan erabil dezakezun jakiteko, kontsultatu KTM Mugiment aplikazioa edo kiroltxartela.eus webgunea, non programari atxikitako erakundeak agertzen diren.


Oraingoz, Donostiako instalazio hauek erabil ditzakete beste udalerri batzuetako KTMko abonatuek:

  • Etxadi Udal Kiroldegiko igerilekua (16 urtetik gorakoak -udako denboraldia izan ezik).
  • Etxadi Udal Kiroldegiko padel pistetarako sarrera. (16 urtetik gorakoak - Beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea eta erreserba ordaintzea).
  • J.A. Gasca Udal Kiroldegiko gimnasioa (16 urtetik gorakoak).