Indarkeriaren prebentzioa
HAURRAK ETA NERABEAK KIROL-ESPARRUKO INDARKERIATIK BABESTEKO PROTOKOLOA
NON APLIKATZEN DA?
Hiriko kirol-instalazio guztietan, bai eta horietan antolatutako jardueretan ere.
HELBURUAK
- Haur eta nerabeentzako ingurune segurua sortzea, Donostian jarduera fisikoa eta kirol-jarduera egiteko.
- Adingabeen osotasun fisikoa, psikikoa eta morala babestea eta zaintzea edozein indarkeria-motaren aurrean.
PREBENITU BEHARREKO INDARKERIA MOTAK
- Nork bere kontra egindakoa: (autolesioak, suizidio-arriskua...)
- Helduek adingabeekikoa edo haurren artekoa:
- Fisikoa (zigorrak, eraso fisikoa, gainentrenamenduak...)
- Psikologiko-emozionala (jazarpena, umiliazioak, isolamendua...)
- Sexuala
NOLA JOKATU
- Jakinarazteko betebeharra
- Adingabe baten aurkako indarkeria-egoeraren bat antzematen duen edo pairatzen duen edozein pertsonak, edo egoera horren zantzuren bat badu, egoeraren berri eman beharko du, batez ere instalazioko langileek edo adingabeen begiraleek edo entrenatzaileek.
NOLA KOMUNIKATU
- Udaleko kirol-instalazio bakoitzak babes-ordezkari bat du, eta hura arduratuko da jasotako salaketaz eta adingabearen arretaz.
- Zuzenean edo web-orrian herritar guztien eskura dagoen komunikazio-kanalaren bidez jakinarazi ahal izango zaio babes-ordezkariari. Nolanahi ere, komunikazioaren konfidentzialtasuna bermatzen da, eta hori ere anonimoa izan daiteke.
Dokumentuak
- Protokoloa (pdf - 240.68 kb)
- Adingabeentzako jokabide-kodea (pdf - 73.7 kb)
- Familiartekoentzako jokabide-kodea: gurasoak/tutoreak eta zaintzaileak (pdf - 87.25 kb)
- Begiraleen eta entrenatzaileen jokabide-kodea (pdf - 66.65 kb)
- Indarkeriaren prebentzioa harmailetan (pdf - 53.39 kb)
- Aldageletako jokabide-kodea (pdf - 48.99 kb)
Instalazioak
Instalazioak