Izena emateko sistema

 

Ekainaren 3tik 12ra (biak barne)

 

1.- Pertsona bakoitzak aurretiko izen-emate eskaera bakar bat egin dezake.

Pertsona baten izenean eskaera bat baino gehiago aurkezten bada, bat bakarrik onartuko da eta besteak baliogabeak izango dira. Kasu honetan, baliozko eskaera zein den Donostia Kirolak (KUP) erabakiko du, eta, gainera, eskatzaileak iruzur ahalegina egin duela irudituko balitzaio, aurretiko izen-emate guztiak baliogabetu ditzake.

2.- Aurretiko izen-emate bakoitzean bi aukera jarri ahal izango dira. Baina, betiere, kontuan izanik, plaza izango balitz, bietako bat bakarrik hartuko dela, lehenengo aukera lehenetsiko delarik.

3.- Aurretiko izen-emate eskaera 2024ko ekainaren 3tik 12ra arte aurkeztuko da:

• Interneteko orriaren bidez: www.donostiakirola.eus

• Zuzenean (larunbata 8 eta igandea 9a izan ezik): Donostia Kirolaren bulegoetan (Anoeta pasealekua, 18) 9:00etatik 14:00etara; Altza, Bentaberri, Bidebieta, Intxaurrondo, Etxadi eta Egia kiroldegietan 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta Paco Yoldi Igerilekuak kiroldegian 15:00etatik 20:00etara

  Aurretiko izen-emateak
 

Ekainaren 17an

  • 2024ko ekainaren 17tik aurrera zozketaren emaitzak kontsultatu ahal izango dira.

 

  Zozketaren emaitza

Epea uztailaren 5ean amaituko da

Izen-ematea onartua izan ahal izateko, plaza lortu duten pertsonek ikastaroaren prezioa 2024ko uztailaren 5erako ordaindu beharko dute. Epe horren barruan ordaintzen ez bada, eskaera horri baja emango zaio eta plaza hori itxaron zerrendako hurrengoak beteko du –inor balego–.

Ordaintzeko erak:

  1. Banku bidezko ordainketa
    Nahi duenak bankuaren bidez ordain dezake ikastaroaren prezioa, horretarako aurretiko izen-emate orrian helbideratuko du ordainketa. Kasu horretan, 2024ko uztailaren 5ean ezarriko zaio ordainketa kontu korrontean. Ordainketa hau on-line edo gure bulegoetan dagoeneko egin baduzu, kargu hori ez zaizu pasako.
  2. Ordainagiria
    Ordainketa helbideratu nahi ez duten pertsonei marra kodea duen eskutitza bidaliko diegu, eta bertan azaltzen diren banketxeetako kutxazain automatikoetan edo bulegoetan ordaindu ahal izango dute matrikularen prezioa. Ordainketak eskutitza jasotzen den egunetik 2024ko uztailaren 5era arte egin ahal izango dira.

Ordainketa presentziala
Era berean, nahiago izanez gero, ordainketa Donostia Kirolaren bulegoetan egin daiteke (Anoeta pasealekua, 18) zozketa egiten den egunetik 2024ko uztailaren 5era, baita Altza, Bentaberri, Bidebieta, Egia, Intxaurrondo, Etxadi eta Paco Yoldi kiroldegietan ere. Hemen Instalazioetako arreta-ordutegiak

Leku horietan banketxeko txartelaren bidez egingo da ordainketa.

Interneten bidez
Marra kodea duen eskutitza jaso ondoren interneten bidez ere ordaindu ahal izango da web orri honetan

Ikastaroaren ordainketa ez egiteak, zozketan esleitutako plaza galtzea suposatuko du.

 

 Kasu guztietan, ordaintzeko epea 2024ko uztailaren 5ean bukatuko da.

 

 

 Gogoratu: Zozketan plaza lortu duen norbaitek eskutitz bidez bidaltzen den ordainagiria uztailaren 1a baino lehen jasotzen ez badu, Donostia Kirolaren 943 481 881 telefonora deitu beharko du uztailaren 5a baino lehen.

KIROL TXARTELA dutenek, harpidedunen prezioa ordaindu ahal izateko, harpidedun izan behar dute ordainketa egitean, eta harpidedun izaten jarraitu behar dute ikastaroak irauten duen bitartean.

Uztailaren 15etik aurrera

izen-emateak egin ahal izango dira:

  • Internet bidez: www.donostiakirola.eus (uztailaren 15ean goizeko 9:00etatik aurrera)
  • Donostia Kirolaren bulegoetan (astelehenetik ostiralera): 9:00 - 14:00
  • Altza, Bentaberri, Bidebieta, Egia, Etxadi eta Intxaurrondo kiroldegietan (astelehenetik ostiralera) - 10:30 - 14:00 / 16:00 - 20:00.
  • Anoetako Paco Yoldi Kiroldegian (astelehenetik ostiralera): 15:00 - 20:00.

 

  Online izen-emateak