Jardueren azalpena

AEROBICA

Musikaren erritmoari jarraituz egiten den kardiobaskular izaerako jarduera gimnastikoa da. Ariketak koreografiari loturik egiten dira. Koreografia materialaz lagundurik (stepak, pisuakā€¦) edo materialik gabe egin daiteke, indartu nahi den gorputz atalaren arabera.


AEROYOGA

Yoga modalitate bat da, kulunka batetik esekita egiten dena. Gorputzak, kulunka horri esker, mugimendu askatasun osoa dauka yoga dinamikoa, bizia eta indarberritzailea egiteko.


BIZKAR-ESKOLA

Bizkar hezurra gorputzaren ardatza izanik, gorputzeko beste ataletan egon daitezkeen arazoek, eragin handia eduki dezakete bizkarrean. Bizkarra jarrera egokian, indartsu eta malgu mantentzeak arazo asko ekiditen ditu. Hau guztia lortzeko malgutasuna, tonifikazio eta arnasketa ariketak eta abdominalen eta zona pelbikoaren indartzea landuko dira.


BIZKORKETA

Jarduera zuzenduta, musika gida moduan erabiltzen delarik. Jarduera hau osatzen duten ariketa ezberdinen bitartez, giharrak bizkortu,artikulazioak indartu eta iraupena zein indarra garatzen dira.


CROSS TRAINING

Erabateko egokitze fisikorako programa da, eta, mugimendu funtzionalen bidez, oinarrizko gaitasunak lantzen ditu: erresistentzia, indarra, malgutasuna, potentzia, abiadura, koordinazioa, arintasuna, oreka eta doitasuna.
Intetsitateko ariketa funtzional askotarikoen bitartez, gaitasun fisiko guztiak landuko dira. Edozein pertsonak praktikatu dezake, oso erraza baita norberaren gaitasun fisikoetara egokitzea.


ARRAUNA SURFA

Itsasoan egiten den jarduera da, SURFA taula baten gainean, zutik eta arraun baten laguntzarekin.


IGERIKETA 5-12 HILABETE

Haurtxoaren garapen ebolutiboaren prozesua indartzea du helburu jarduera honek, uretako jarduera asko praktikatzearen bitartez, motriz, fisiko eta psikiko bizipen asko izatea bilatzen, haurtxoen artean, eta guraso eta haurtxoen artean sortzen diren erlazioarekin batera.

Oharra: umearengan konfiantza duen pertsona heldu batek haurrari laguntzen dio uretan eta klaseetan aktiboki parte hartzen du oinarrizko ariketak eginez.


IGERIKETA 1-2 URTE

Jokoa da haurraren bizitza, honen bidez bere nahiak, ilusioak, frustrazioak eta gatazkak adierazten ditu. Ondorioz, gure programaren ardatz nagusi izango da eta haurraren garapenean eragiteaz gain, gurasoei irakatsiko diegu jokoaren bidez beraien seme-alabekin erlazionatzen.
Beraien arteko maitasun eta konfiantzarengan eragin nahi dugu, esperientzia errepikaezin batean parte hartuz, eta haien arteko erlazio kognitibo eta afektiboa sendotuz.

Oharra: umearengan konfiantza duen pertsona heldu batek haurrari laguntzen dio uretan eta klaseetan aktiboki parte hartzen du oinarrizko ariketak eginez.


UMEENTZAKO IGERIKETA

Ur jardueretako irakaskuntza metodologia berriei egokituz, Donostia Kirolak ikastaroen formatu berritzaileari ekingo dio, non irakaskuntza ume bakoitzaren ezaugarri eta beharrei egokituko zaien. Era honetan, haurrek talde homogeneo batean ikasiko dute eta ur-eremuari bere egokitzapenaren progresioa kontutan izango da.Irakaskuntza prozesua bi mailatan egituratzen da. Lehendabiziko mailak ur-eremuari egokitzapen eta ohitzeari zuzenduta daude (1. maila-Zapaburu eta 2. maila-Marmoka). Ondorengo hiru mailek (3. maila-Piraña, 4. maila-Marrazoa eta 5. maila-Izurdea) trebetasun eta gaitasun konplexuagoei ekingo diete, ur-eremuan gorputzaren kontrol osoa menperatu arte eramango dutenak.


IGERIKETA HAURDUNENTZAT

Ikuspegi fisiko zein psikologikotik, ariketa fisiko neurriduna lantzea abantaila ugari dituela haurdun dagoen emakumearentzat: erlaxazioa, gihar minak lasaitzea, arnasketa hobetzea eta zirkulazioa ere…