Ikastaroetako arauak

 

  1. Instalazioetan sartzeko beharrezko izango da harpidetza txartela edo ikastaro txartela edukitzea. Bai bata eta bai bestea norberarenak eta norberak bakarrik erabiltzekoak dira.
  2. Kirol jardueren ikastaro batean izena emateko prezio publikoaren zenbatekoa ez da itzuliko jarraian adierazten diren salbuespenak salbuespen:
    • Zenbatekoa itzultzeko eskaria ikastaroa hasi baino gutxienez zazpi egun lehenago egiten bada.
    • Aurreko baldintza hori betetzen ez bada, itxaron zerrendako pertsona batek zenbatekoa itzultzeko eskatzen den lekua hartzen badu. Kasu horretan, itzulketaren zenbatekoa ikasturtea amaitzeko geratzen diren saioen zati proportzionalari dagokio.
    • Ikastaroa Donostia Kirolak baliogabetzen badu.
    • Kirol ekintzak AUKERAN modalitatean ordaindutako hilabeteko prezioa ez da inongo kasutan itzuliko. Aukeran tarifarekin erreserbatutako saioak 24 ordu lehenago arte ezabatu ahal izango dituzu. Ordaindutako saio solteak, berriz, ezin izango dira ezabatu.
  3. Irakaslea aldatzeak ez du, inolaz ere, matrikularen dirua itzultzea ekarriko.
  4. Ikastaroak egin ahal izateko, gutxieneko ikasle kopurua osatu beharko da hasi baino hiru egun lehenago. Gutxienezko hori beteko ez balitz, ikastaroa bertan behara geratuko litzateke eta izena eman dutenei dirua itzuliko zaie, ahal den eperik laburrenean.
  5. Ikastaroen kalitateari eutsi ahal izateko, ikastaro bakoitzean gehienezko ikasle kopuru bat ezarriko da.
  6. Antonio Elorza belodromoa, Bentaberri, Bidebieta, Carmelo Balda, Egia, Etxadi, Intxaurrondo, Altza eta Paco Yoldi Udal instalazioetako helduen ikastaroen saioak, adierazitako ordutegia baino bost minutu lehenago amaituko dira, material biltzea eta ikastaroen arteko iragatea errazteko asmoz.
  7. Ikastaro bakoitzari dagokion saioen egutegia, ikastaro-aretoetako paneletan edo esteka honetatik bertatik kontsulta daiteke.
  8. Edozein kasutan, ikastaro bakoitzean gutxienezko saioen kopurua bermatuko da. Gutxienezko kopuru hori ez balitz beteko, kopuru horretara iristeko falta diren saioei dagokien zati proportzionala itzuliko litzateke. Gutxienezko saio kopuru hori baino saio kopuru handiago duten ikastaroetan, horietariko saio bat bertan behera geratuko balitz eta ezarritako gutxienezko saioen kopurua bermatuta badago, ez da diru kopurua itzuliko ezta saioak errekuperatuko ere. 
     
    Ikasturte osoko jarduerak Hiruhilabeteko jarduerak
    Astean hiru egun :  90 saio Astean hiru egun : 30 saio
    Astean bi egun : 60 saio Astean bi egun : 20 saio
    Astean egun bat : 30 saio Astean egun bat : 10 saio
  9. HELDUEN IGERIKETA: Hobekuntza ikastaroetan matrikulatzen diren pertsonek ikastaroaren lehen egunean onarpen froga bat gainditu beharko dute. Proba gainditzen ez dutenek ezin izango dute egin ikastaroa eta, beraz, matrikularen dirua itzuliko zaie.

    • Helduak eta 65 +: 1. maila: 25 metro jarraian igerian egitea behar da, erdia ahoz bera, eta beste erdia ahoz gora.
    • Helduak 2. maila: 50 metro igerian egitea behar da, erdia krol eran arnasa eta beste erdia bizkar eran (besoen mugimendua eta arnasa koordinatuz).

  10. Euskarazko ikastaroak
    • Euskarazko ikastaroetan izena emateko nahikoa da euskaraz oinarrizko gaitasuna izatea.
    • Ikastaro elbidunak: Kudeaketa zuzeneko instalazioetan antolatzen diren gainerako ikastaroek elebidun maila bat edo beste izango dute, taldekideek duten euskaraz ezagutzaren arabera.

                     

 
Dokumentuak