Izena emateko sistema

Maiatzaren 5etik 8ra (biak barne)

  1. Internet bidez
  2. Presentziala: Kanpainako kirol kluben bulegoetan, bakoitzak ezarritako ordutegietan.

BANAKAKO AURRETIKO IZEN-EMATEA: Ikastaro berean pertsona bakoitzeko izen-emate bakarra onartuko da.

TALDEKO AURRETIKO IZEN-EMATEA: Ikastaro berean gehienez lau lagun onartuko dira. Modalitate honetan zozketaren emaitzak aurretik izena eman duten pertsona guztiak lotzen ditu.

Guztira, pertsona bakoitzak gehienez 4 aurretiko izen-emate egin ahal izango ditu. Pertsona baten izenean 4 eskaera baino gehiago aurkezten badira, lehenengo 4ak bakarrik onartuko dira eta besteak baliagabeak izango dira. Dena dela, Donostia Kirolari eskatzaileak iruzur ahalegina egin duela irudituko balitzaio, aurretiko izen-emate guztiak baliogabetu ahalko lituzke.

 


 Jardueren informazioa

 

Aurretiko izen-emateak

Maiatzaren 9an

Aurretiko izen-emateen zozketaren behin-behineko esleipena burutuko da.

Donostia Kirolak zozketaren emaitza posta elektronikoen bidez jakinaraziko du.

Eremu honetan bertan ere kontsulta daiteke.

 


  Zozketaren emaitza

maiatzaren 12tik 15era

 Gogoratu: Ikastaroen ordainketa epea, maiatzaren 15ean amaituko da arratsaldeko 20:00etan.

Ikastaroen ordainketa egiten denean, plazak berretsiak izango dira.

Ikastaroaren ordainketa ez egiteak, zozketan esleitutako plaza galtzea suposatuko du.

  • Interneten Bidez: www.donostiakirola.eus web orrian.
  • Presentziala: Kanpainako kirol kluben bulegoetan, bakoitzak ezarritako ordutegietan. 

 

Aurretiko izen-ematea aldatu edo ezabatzeko eta ikastaroen ordainketa burutu egin ahal izateko, Donostia Kirolak posta elektroniko bidez bidaliko duen KODE IDENTIFIKATZAILEA erabiltzea ezinbestekoa izango da. 

  • Oharra. Prozesua bukatu arte kode identifikatzaile hori gordetzea ezinbestekoa da

Zozketa egin ondoren libre gelditzen diren plazetarako IZEN-EMATEAK

Izen-emateen hasiera: maiatzaren 26an

Izen-emateak egiteko bi bide egongo dira:

Interneten bidez

goizeko 09:00etatik aurrera www.donostiakirola.eus web orrian

 

 

Izen-emateak

 

Presentziala

Kanpainan parte hartzen duten ERAKUNDE GUZTIEN bulegoetan bakoitzak jarritako ordutegietan.

Donostia Kirolak zuzenena antolatzen dituen jarduerentzako izen-emateak bai bulegoetan bai arreta zerbitzua duten kiroldegietan ere egin ahal izango dira.

 

  Izen-emateak ezeztatzeko eta diruaren itzulpena eskatzeko: edozein izen-emate ezeztatu eta diru itzulpena eskatzeko, ekintza burutzeko ardura duen KLUBarengana jo beharko da. Ordainketaren itzulpena eskatu ahal izango da, gutxienez, jarduera hasi baino 21 egun lehenago.