Umeentzako igeriketa
Ur jardueretako irakaskuntza metodologia berriei egokituz, Donostia Kirolak, ikastaroen
formatu berritzaileari ekingo dio, non irakaskuntza ume bakoitzaren ezaugarri eta beharrei egokituko zaien. Honela, haurrek talde homogeneo batean ikasiko dute eta ur-eremuari bere egokitzapenaren progresioa kontutan izango da.
Irakaskuntza prozesua bi mailatan egituratzen da. Lehendabiziko mailak ur eremuara egokitzera eta ohitzera zuzenduta daude (1. maila-Zapaburu eta 2. maila-Marmoka).
Ondorengo hiru mailek (3. maila-Piraña, 4. maila-Marrazoa eta 5. maila-Izurdea) trebetasun eta gaitasun konplexuagoei ekingo diete, ur eremuan gorputzaren kontrol osoa menperatzera bideratuta.
Zapaburua
1. MAILA
- Ibili, korrika egin, salto egin sakontasun gutxiko igerilekuan.
- Ertzetik irakaslearen laguntzaz zutik jauzi egiten du (irakasleak eskutik helduta)
- Arpegia uretan sartzen du
2. MAILA
- Ertzetik materialaren laguntzaz zutik jauzi egiten du
- 2 segundoz, burbuilak egiten ditu, burua ur-azpian duela.
- Materialaren laguntzaz ahozpez 2 metro lekualdatzen da.
- Materialaren laguntzaz ahoz gora 2 metro lekualdatzen da.
3. MAILA
- Zorua erabiliz bultza eginez, ahozpez etzanda mantentzen da flotazio estatikoan 4 segunduz, burua guztiz ur azpian sartuta, arnasa ere ur azpian botatzen duelarik. Bultzada amaitzean zutitu egiten da.
- Pareta erabiliz bultza eginez, ahoz gora etzanda mantentzen da flotazio estatikoan arnasa sudurretik botatzen duelarik. Bultzada amaitzean zutitu egiten da.
- Laguntzarik gabe sakontasun gutxiko igerilekuko ertzetik zutik jauzi egiten du. Irakaslearen laguntzarekin sakontasun handiko igerilekuko ertzetik zutik jauzi egiten du.
- Ertzari helduta, 3 arnas hartze, kanpoan, eta 3 arnas botatze, burua osoa murgilduta, eta modu erritmikoan burutzen ditu 3 segundotan.
Marmoka
1. MAILA
- 6 arnasketa erritmiko burutzen ditu, buru guztia ur azpian sartuta arnasa 3 segundoz botatzen duelarik.
- Pareta erabiliz bultza eginez, ahoz gora 4 metrotan zehar flotazio estatikoan lekualdatzen da, luzerako ardatzaren inguruan bira ematen du, ahozpez jartzeko, hau hankak lurrean jarri gabe.
- Laguntzarekin buruz behera jauzi egiten du ertzean belauniko dagoela.
- Pareta edo zorua erabiliz bultza eginez, flotazio esatatikoan ahozpez 2 metrotan zehar lekualdatzen da arpegia uretan duela, eta bultzada amaitzean hankak lurrean jarri gabe luzerako ardatzaren inguruan bira ematen du
2. MAILA
- 10 arnasketa erritmiko burutzen ditu, arnasa 3 segundotan zehar burua guztiz ur azpian sartuta botatzen duelarik.
- Laguntzarik gabe ertzean belauniko dagoela, buruz behera jauzi egiten du
- Pareta erabiliz bultza eginez, materialaren laguntzarekin ahoz gora 12 metro lekualdatzen da, besoak eta hankak mugituz.
- Pareta erabiliz bultza eginez, laguntzarik gabe ahozpez 4 metro lekualdatzen da Horizontal posizioan eta burua uretan murgilduta, besoak eta hankak mugituz.
3. MAILA
- Sakontasun handiko igerilekuan laguntzarik gabe zutik jauzi egiten du.
- Pareta erabiliz bultza eginez, ahozpez 4 metro lekualdatzen da, luzerako ardatzaren inguruan bira ematen du, eta ahoz gora 8 metro lekualdatzen da. besoak gorputzean pegatuta eta hanken propultsioaz baliatuz.
- Ur azpian airea sudurretik botatzen du.
- Ahozpez 4 metro igeri egiten du, eta bira eman ondoren 8 metro igeri egiten du.
PiraƱa
1. MAILA
- Sakontasun handiko igerilekuan 10 arnasketa erritmiko burutzen ditu, buru guztia ur azpian sartuta arnasa 2 segundoz sudurretik botatzen duelarik.
- Koltxoneta gainean laguntzarekin itzulipurdia egin ondoren laguntzarik gabe zutik jauzi egiten du.
- Ahozpez arnasketa erritmikoa eramanez 8 metro lekualdatzen da, besoak aldi berean mugituz eta hanken mugimendu txandakatua eginez.
- Ahoz gora 15 metro lekualdatzen da, besoak eta hankak mugituz.
2. MAILA
- Kuzkurtutako flotazio estatikoa, 3 segunduz arnasari eutsi ondoren 3 segunduz bota.
- Ertzean belauniko dagoela, buruz behera jauzi egiten du eta urpean luzerako bira eginez ahoz gora ateratzen da.
- Laguntzarik gabe ahozpez 12 metro lekualdatzen da, hanken mugimendu txandakatua eginez eta arnasketa erritmoa besoen txandakako mugimenduarekin koordinatuz.
- Ahoz gora 20 metro lekualdatzen da, besoen eta hanken mugimendu txandakatua eginez.
3. MAILA
- Ertzean zutik dagoela, jauzi egin eta ur sakonean (1,30 metroetan) dagoen materiala jasotzen du.
- Ahozpez 8 metro lekualdatzen da, hanken eta besoen mugimendu txandakatua eginez, itzulipurdia egin eta ahoz gora jarraitzen du 8 metro hanken eta besoen mugimendu txandakatua eginez.
- Ahozpez 25 metro lekualdatzen da, hanken mugimendu txandakatua eginez eta arnasketa erritmikoa eramanez. Besoen ziklo bakoitzeko arnasa hartzen du, luzearen erdia ezker aldera hartuz eta beste erdia eskuin aldera.
- Ahoz gora 25 metro igeri egiten duen bitartean luzerako ardatzaren inguruan bira ematen du.
Marrazoa
1. MAILA
- Buruz behera jauzi egin eta ur azpitik 6 metro lekualdatzen da hanken mugimendu ondulatorioa eginez.
- Materialeren laguntzarekin 25 metro lekualdatzen da, ondulatorioa ez den aldi bereko hanka mugimendua (ez du zertan simetrikoa izan behar).eginez 25 metro lekualdatzen da: 12,5 metro ahozpez eta 12,5 metro ahoz gora.
- 25 metro krol erara lekualdatzen da, arnasa zikloka eramanez, 12,5 metro arnasa ezker aldera hartuz eta 12,5 metro eskuin aldera hartuz.
- Materialaren laguntzaz posizio horizontala galdu gabe alboka lekualdatzea 5" ezker aldera eta 5" eskuin aldera.
2. MAILA
- Bular erako besoen mugimendua arnasketarekin koordinatuz eta hanka aktiboak 25 metro.
- Paretatik bultzada hartuz 12,5 metro izurde hankak eginez lekualdatzen da besoak gorputzaren ondoan luze dituelarik eta beste 12,5 metro ahoz gora bular hankak eginez.
- 50 metro lekualdatzen da hanken mugimendu txandakatua eginez, 25 metro bizkar estiloan besoak atzean luze geldi dituela eta 25 metro ahozpez beso bat aurrean eta bestea gorputzaren ondoan luze duelarik albora begira arnasa hartuz.
- Zutikako posizioan hankak tolestuta, belaunen azpian palotea jarriz, soilik besaurre eta eskuen mugimendua erabiliz 12,5 metro aurreraka eta 12,5 metro atzeraka desplazatzen da.
3. MAILA
- Bular estiloa erabiliz 25 metro igeri egiten du, besoen eta hanken mugimendua arnasketarekin koordinatuz.
- 50 metro egiten ditu igeri: 25 metro krol estiloan arnas zikloak hirunaka eginez, itzulipurdia egin eta 25 metro bizkar estiloan.
- Paretatik bultzada hartuta, ur azpitik ahoz gora tximeleta hankak eginez 8 metro lekualdatzen da.
- Laguntzarik gabe soilik besaurre eta eskuen laguntzarekin ahoz gora lekualdatzen da: 12,5 metro burua aurrean duela eta 12,5 metro hankak aurrean dituela.
Izurdea
1. MAILA
- Buruz egiten du jauzi eta 25 metro lekualdatzen da, besoak bular estiloan eta hankak izurde eran mugituz, arnasketarekin koordinatuz.
- 50 metro lekualdatzen da: 25 metro bular besoak eta krol hankak eginez eta 25 metro ahoz gora besoak bizkar estiloan eta hankak bular estiloan eginez.
- 100 metro egiten du igeri: 25 metro bular estiloan, 25 metro bizkar estiloan, 25 metro bular estiloan eta 25 metro "crawl" estiloan, biraketak aurretik atzerako ardatzean eginez.
- Laguntzarik gabe soilik eskuen laguntzarekin (aldaka parean) ahoz gora lekualdatzen da: 12,5 metro burua aurrean duela eta 12,5 metro hankak aurrean dituela.
2. MAILA
- 25 metro lekualdatzen da tximeleta estiloan, 2 ostikadaro arnasketa hartuz. Besokada bat ezker besoarekin, beste besokada eskuinarekin eta beste bat biekin batera.
- 25 metro lekualdatzen da tximeleta hankak eginez.
- 50 metro bizkar estiloan egiten ditu bizkar estiloko biraketa eginez.
- Laguntzarekin soilik eskuen laguntzarekin ahoz gora lekualdatzen da: 12,5 metro burua aurrean duela eta 12,5 metro hankak aurrean dituela.
3. MAILA
- Buruz jauzi eta 25 metro lekualdatzen da: 12,5 metro tximeleta estiloan eta 12,5 metro bular estiloko besoak eta tximeleta estiloko hantak eginez.
- 50 metro lekualdatzen da: 25 bular estiloko hankak eginez eta 25 metro tximeleta hankak eginez.
- 100 metro igeri: 25 bizkar eran, 25 bular eran, 50 "crawl" eran. Dena bakoitzari dagokion itzulipurdiarekin.
- 200 metro lekualdatzen da. 100 metro estilo osoa eginez ( 25m besoak bular eta hankak tximeleta, 25m bizkar, 25m bula eta 25 krol) eta 100 metro hankak (25m krol, 25m bular, 25m bizkar eta 25m tximeleta)
Ikastaroak
Ikastaroak
Interesa dakizuke...