Antolatu zure ekitaldia

 

700 IKUSLETIK BEHERAKO EDUKIERA DUTEN UDALAREN KIROL INSTALAZIOETAN

 
 Kirol-instalazioa erreserbatzeko eskaera aurkeztu

  

   Eskaera online   Inprimakia
 
 Erreserba baieztatu ondoren, ordaindu prezio publikoa

 

 Ezagutu gure kirol instalazioak >>

 


 Baliabideak eta laguntzak

  • Diru-laguntzak: kirol-ekitaldiak antolatzeko diru-laguntzak jasotzeko aukera dago. Ikusi baldintzak
  • Materiala: Donostia Kirolak ekitaldiak antolatzeko hainbat material ditu: hesiak, karpak, helmugako arkua… Eskaera egin  

 

700 IKUSLETIK GORAKO UDAL KIROL INSTALAZIOETAN

 Prozedura

  • Kirol-instalazioa erreserbatzeko eskaera aurkeztu 
 Eskaera online  Inprimakia
  • Hurbileko teknikariarekin bilera egitea, proposatutako ekitaldiaren bideragarritasuna ebaluatzeko
  • Lagapen-kontratua sinatzea eta prezio publikoaren araberako alokairuaren zenbatekoa ordaintzea
 

 Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak emandako ekitaldia egiteko baimena.
  2. Erantzukizun zibileko aseguru-polizaren kopia, egin beharreko jardueraren ondoriozko arriskuetarako estaldurarekin (martxoaren 25eko 44/2014 Errege Dekretua).
  3. Ekitaldirako autobabeserako plan osagarriaren kopia (instalazioaren autobabeserako planaren arabera)
  4. Lagapen-kontratuan eskatutako fidantza edo banku-abala jarri izanaren egiaztagiria.
  5. Euskararen erabilera betetzeko inprimakia: ekitaldiaren inguruko ahozko eta idatzizko komunikazio guztietan bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatu beharko da, euskarari lehentasuna emanez.

Ekitaldia bukatutakoan, aparteko gastu guztiak (elektrizitate-kontsumoa, instalazioa kontrolatzeko langileak, garbiketa...) eta kalteak konpontzeko kostuak ordaindu beharko dira, halakorik bada.

 


 Baliabideak eta laguntzak

  • Diru-laguntzak: kirol-ekitaldiak antolatzeko diru-laguntzak jasotzeko aukera dago. Ikusi baldintzak
  • Materiala: Donostia Kirolak ekitaldiak antolatzeko hainbat material ditu: hesiak, karpak, helmugako arkua… Eskaera egin  

 

BIDE PUBLIKOAN ANTOLATUTAKO EKITALDIAK

 

 Gogoan izan

 

  Eremu publikoan kirol-ekitaldiak antolatzeko, UDALINFOn aurkeztu behar da eskaera, aurrez aurre edo telematikoki.

  Eskaerak aurkezteko, gutxienez, denbora hau izan behar da:

  • Hiru hilabete, jarduera egiteko edo jendea hartzeko instalazio edo egitura finkoak, aldi baterakoak edo eramangarriak edo desmuntagarriak erabiltzen badira.
  • Hamar egun baliodun (10) gainerako kasuetan.

  Hondartzetan, itsasoan, ibaian eta abarretan egindako jardueren kasuan, Ingurumen Ministerioko Kosta Zerbitzuaren baimena beharko da.

  “Donostia Kalean” aplikazioa kontsulta daiteke, egun horretarako beste jarduerarik aurreikusita dagoen ikusteko eta kirol-ekitaldirako aurreikusitako eremuan obrek, ebakidurek eta abarrek izan dezaketen eragina ikusteko.

 


 Baliabideak eta laguntzak

  • Diru-laguntzak: kirol-ekitaldiak antolatzeko diru-laguntzak jasotzeko aukera dago. Ikusi baldintzak
  • Materiala: Donostia Kirolak ekitaldiak antolatzeko hainbat material ditu: hesiak, karpak, helmugako arkua… Eskaera egin