Izena emateko sistema

 

Ekainaren 8tik 14era (biak barne)

 

1.- Pertsona bakoitzak aurretiko izen-emate eskaera bakar bat egin dezake.

Pertsona baten izenean eskaera bat baino gehiago aurkezten bada, bat bakarrik onartuko da eta besteak baliogabeak izango dira. Kasu honetan, baliozko eskaera zein den Donostia Kirolak (KUP) erabakiko du, eta, gainera, eskatzaileak iruzur ahalegina egin duela irudituko balitzaio, aurretiko izen-emate guztiak baliogabetu ditzake.

2.- Aurretiko izen-emate bakoitzean bi aukera jarri ahal izango dira. Baina, betiere, kontuan izanik, plaza izango balitz, bietako bat bakarrik hartuko dela, lehenengo aukera lehenetsiko delarik.

3.- Aurretiko izen-emate eskaera 2026ko ekainaren 8tik 14era arte aurkeztuko da:

• Interneteko orriaren bidez: www.donostiakirola.eus

• Zuzenean (larunbata 13 eta igandea 14a izan ezik): Donostia Kirolaren bulegoetan (Anoeta pasealekua, 18) 9:00etatik 14:00etara; Altza, Bentaberri, Bidebieta, Intxaurrondo, Etxadi eta Egia kiroldegietan 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta Paco Yoldi Igerilekuak kiroldegian 15:00etatik 20:00etara

 

 AURRETIKO IZEN-EMATEAK

 

Ekainaren 18an

  • 2026eko ekainaren 18tik aurrera zozketaren emaitzak kontsultatu ahal izango dira.

 

  Zozketaren emaitza

Epea uztailaren 10ean amaituko da

Izen-ematea onartua izan ahal izateko, plaza lortu duten pertsonek ikastaroaren prezioa 2026ko uztailaren 10erako ordaindu beharko dute. Epe horren barruan ordaintzen ez bada, eskaera horri baja emango zaio eta plaza hori itxaron zerrendako hurrengoak beteko du –inor balego–.

Ordaintzeko erak:

  1. Banku bidezko ordainketa
    Nahi duenak bankuaren bidez ordain dezake ikastaroaren prezioa, horretarako aurretiko izen-emate orrian helbideratuko du ordainketa. Kasu horretan, 2026ko uztailaren 10ean ezarriko zaio ordainketa kontu korrontean. Ordainketa hau on-line edo gure bulegoetan dagoeneko egin baduzu, kargu hori ez zaizu pasako.
  2. Ordainagiria                                                                                                                                                                                             Ordainketa helbideratu nahi ez duten pertsonek ikastaroaren zenbatekoa ordaindu ahal izango dute webguneko abonatuaren gunetik edo aurrez aurre Donostia Kirolaren bulegoetan (Anoeta pasealekua, 18), eta Altza, Bentaberri, Bidebieta, Egia, Etxadi, Intxaurrondo eta Paco Yoldi kiroldegietan. Hemen kontsulta ditzakezu instalazioetan arreta emateko ordutegiak. Ordainketa txartelarekin egingo da.

 

Ikastaroaren ordainketa ez egiteak, zozketan esleitutako plaza galtzea suposatuko du.

 

 Kasu guztietan, ordaintzeko epea 2026ko uztailaren 10ean bukatuko da.

 

 

 Gogoratu:  KIROL TXARTELA dutenek, harpidedunen prezioa ordaindu ahal izateko, harpidedun izan behar dute ordainketa egitean, eta harpidedun izaten jarraitu behar dute ikastaroak irauten duen bitartean.

Uztailaren 15etik aurrera

izen-emateak egin ahal izango dira:

  • Internet bidez: www.donostiakirola.eus (uztailaren 15ean goizeko 9:00etatik aurrera)
  • Donostia Kirolaren bulegoetan (astelehenetik ostiralera): 9:00 - 14:00
  • Altza, Bentaberri, Bidebieta, Egia, Etxadi eta Intxaurrondo kiroldegietan (astelehenetik ostiralera) - 10:30 - 14:00 / 16:00 - 20:00.
  • Anoetako Paco Yoldi Kiroldegian (astelehenetik ostiralera): 15:00 - 20:00.

 

  Online izen-emateak