Albisteak
Donostia eremu gorrian sartzeak murrizketa gehiago dakartza hiriko kirol instalazioak erabiltzeko orduan.
2021-01-29
Donostian eremu gorrian sartzearen ondorioz, eta Eusko Jaurlaritzak emandako dekretuak betez, 2021eko urtarrilaren 29tik aurrera murrizketa hauek aplikatuko dira hiriko kirol-instalazioak erabiltzeko:
- Eskola kiroleko entrenamenduak eta lehiaketak bertan behera utzi dira.
- Lehiaketa federatuetako entrenamendu eta lehiaketak erek bertan behera utzi dira, Eusko Jaurlaritzak profesionaltzat edo erdiprofesionaltzat hartzen dituenak izan ezik (izaera orokorrarekin, euskal esparruta edo hortik gorako kategoria goreneko lehiaketak).
- Ezin izango da pista edo frontoi itxirik erreserbatu taldean kirola egiteko, kirol federatuan aipatutako salbuespenekin, edo bizikidetza-unitate bereko pertsonak badira.
- Aire zabaleko kirola egin ahal izango da (bai hiri-eremuetan, bai naturguneetan, bai aire zabaleko kirol-guneetan) sei pertsonako taldeetan, gehienez ere. Udal-kiroldegien kanpoaldeko padel edo tenis-pistak aire zabaleko kirol-instalaziotzat hartuko dira.
- Donostia Kirolak udal-kiroldegietan programatutako kirol-ikastaro guztiak mantenduko dira, dauden edukierarenmugekin, eta maskararen erabilera nahitaezkoa izango da beti. Gogoratu igerilekuan ere maskara erabili behar dela (uretan izan ezik).
- Kirol instalazioetako aldagelak erabili ahal izango dira, %30eko edukierarekin eta dutxak bakarka erabiliz.
- Intxaurrondo, Altza eta Bidebietako gimnasioetan, 16:30etik aurrera aldez aurreko hitzordua mantenduko da
- Kirol-instalazio guztiak itxita egongo dira 21:00etan, eta edukieraren %50 kirol-eremu guztietan.
- Kiroldegietako tabernak itxita egongo dira.
Aktualitatea
Aktualitatea