Albisteak
Donostia Kirolak Kirol Txartelaren hileko harpidetza berria gehitu dio bere eskaintzari
2021-02-12
Donostia Kirolak Kirol Txartelak eskaintzen dituen zerbitzuak zabaltzen jarraitzen du, zerbitzu eskaintza zabala, malgua eta herritarren beharretara egokitua aurkezteko. Aurtengo urtarrilean abian jarritako bi modalitate berriei (KT eguerdia 13:00etatik 16:00etara instalazioak erabiltzeko, eta Kirol Txartela Osoa, Aukeran, SPA eta entrenamendu plusa barne) hileko modalitate berri bat gehitu zaie.
Hileko Kirol Txartela berri honek, 16 urtetik gorakoentzat, 30 egun naturaleko balioa du, tramitatzen den egunetik kontatzen hasita, eta ez da sarrera-kuotarik ordaindu behar. Abonu-mota hau aukeratzen duten pertsonak hiriko udal igerileku eta gimnasio guztietara sartu ahal izango dira inolako ordutegi-mugarik gabe, doako jarduerez gozatu ahal izango dute, hala nola abonatuaren ordua edo oinarrizko entrenamendu pertsonalizatua, Aukeran bidez kirol-jardueren saioak erreserbatu ahal izango dituzte saio bakoitzeko 3,05 €ordainduta, edo neguko denboraldian hondartzetako kabinak erabili ere.
Modalitate berri honen helburua da herritarrei kirol instalazioak erabiltzeko modu malgua eskaintzea, bai Kirol Txartela urtero ordaindu aurretik ezagutu nahi dutenentzat, bai urte osoan hirian bizi ez direnentzat. Hileko Kirol Txartela berria guztiz malgua da, hileko edozein egunetan kontrata daiteke eta nahi den hilabete guztietan berritu daiteke, elkarren segidan edo ez.
Gainera, urte berean hilean lau abonu dituzten pertsonak Kirol Txartelaren urteko kuota batera pasa daitezke, sarrera kuota ordaindu gabe. Kirol Txartel berri honen kostua 25 €da kontratatutako hilabete bakoitzeko, eta otsailaren 15etik aurrera egin ahal izango da.
Izapideak, ahal dela, on line egingo dira, donostiakirola.eus web orriko Abonatuaren Gunearen bidez. Hala ere, udal kiroldegietako arreta-guneetan edo Donostia Kirolaren bulegoetan ere egin ahal izango dira.
Aktualitatea
Aktualitatea