Albisteak
Donostia kirolak “Urrezko Kirol Txartela” eman die 2020ko donostiar kirolari garrantzitsuenei
2021-01-29
Donostia Kirolak Urrezko Kirol Txartela eman die beren kirol modalitateetan 2020an gehien nabarmendu diren kirolariei. Aurten, Covid19k ezarritako murrizketek eragotzi egin dute Donostiako Udalean ohiko harrera egitea.
Aurten entrenatzeko eta lehiatzeko zailtasunak izan diren arren, 25 “Urrezko Kirol Txartela” banatu dira, 21 Espainiako txapelketetan podiumera iristea lortu duten edo Europako edo Munduko txapelketetan parte hartu duten banakako kirolariei, eta 4 Espainiako zein Kopako txapeldun titulua lortu edo beren modalitateko maila goreneko liga lehenengo bukatu duten taldeei. Sari horren barruan sartzen da Kirol Txartela doan izatea 2021. urtean kirolari horientzat guztientzat; beraz, 84 kirolarik eskatu ahal izango dute doako abonua.
Aurten ere, nabarmentzekoa da aintzatespen-sari hau jaso dutenen artean emakumeen kopurua. Izan ere, donostiar kirolari garrantzitsuenen %50 dira emakumeak, Donostia estatu mailan erreferente bihurtu duen hirian emakumeen kirolak duen garrantziaren isla.
KIROLARIA | KIROLA | 2020. URTEKO EMAITZAK |
---|---|---|
Iñigo Martinez Albornoz |
Mendiko eskia |
Espainiako Kopa txapelduna |
Nerea Diaz Doval |
Badmintona |
Espainiko BE badminton txapelduna |
Koxme Burutaran Olaizola |
Arraunketa |
Europako 23 azpiko arraunketa txapelketan parte hartzea |
Ander Balda Berra |
Arraunketa |
Europako jubenil mailako arraunketa txapelketan parte hartzea |
Fernando Mitxelena Muguerza |
Tiro egokituta |
Espainiko tiro egokitutako txapelduna (Karabina 50m) |
Imanol Garmendia Maiz |
Arraunketa |
Espainiko arrrunketa mugikorra txapelketan zilarra |
Irati Mitxelena Balerdi |
Atletismoa |
Espainiako txapelketan brontzea (Jauzi hirukoitza) Espainiako txapelketan zilarra (luzera jauzia) |
Adrian Rocandio Peral |
Atletismoa |
Espainiko txapelketan urrea (4 x 400m) |
María Mugica Zubeldia |
Atletismoa |
Espainiako txapelketan brontzea (100m hesiak) |
Miren Lazkano Zuriarrain |
Piraguismoa |
Europako piraguismo Kopan eta txapelketan parte hartzea |
Olatz Arregi Altuna |
Piraguismoa |
Europako piraguismo Kopan eta txapelketan parte hartzea |
Unai Arrieta Aguirrezabala |
Gimnasia Erritmikoa |
Espainiako gimnasiako Kopan urrea |
Iñigo Llopis Sanz |
Igeriketa |
Igeriketako 200m bizkarra modalitatean munduko errekorra |
Xabier Mikel Azparren Irurzun |
Txirrindularitza |
Espainiko pistako txirrindularitza txapelduna (Madison) |
Iraitz Goenaga Arregi |
Arraunketa |
Espainiko arraunketa olinpikoko txapelketan brontzea (x2) |
Martin Bartolomé Gutierrez |
Arraunketa |
Espainiko arraunketa olinpikoko txapelketan brontzea (x2) |
Alex Prior Majon |
Eskrima egokituta |
Espainiako gurpil aulkiaren gaineko esgrima txapelduna (sable, florete eta ezpata) |
Eduardo Blasco Alvarez |
Sorospen eta Salbamendua |
Munduko txapelduna Kirol salbamenduan |
Sara Alonso Martinez |
Atletismoa |
Espainiako trail txapelduna |
Natalia Ramirez Galvez |
Hipika |
Oztopoekin jauzien nazioarteko hipika txapelketan parte hartzea |
Irati Zurutuza Renon |
Atletismoa |
Espainiako txapelketan zilarra (4 x 400m) |
Clara Azurmendi Moreno | Badmintona |
Europako txapelketan parte hartzea |
Gonzalo Fuentes isasi | Duatloia | Espainiako Duatloi txapelketan zilarra |
Clara Azurmendi Moreno | Badmintona | Europako txapelketan parte hartzera |
KIROL KLUBA | KIROLA | 2020. URTEKO EMAITZAK |
---|---|---|
CH Txuri Berri |
Curling |
Espainiako txapelduna (emakumeen eta gizonezkoen absolutuak eta bikote mistoak) |
Real Sociedad- Atletismo |
Atletismoa |
Espainiako kluben arteko txapelketan brontzea |
Bera Bera Eskubaloia |
Eskubaloia |
Ligako txapeldunak |
Donostiarra |
Arraunketa |
Espainiako emakumeen batelen txapeldunak |
Atletico SS | Triatloia |
Espainiako Distantzia Ertaineko Triatloi Txapelketan azpitxapeldunak |
Aktualitatea
Aktualitatea