Jolastokietako frontoia dagoeneko zabalik dago mantentze eta hobekuntza lanak bukatu ondoren

2021-06-11

Mantentze eta hobekuntza lanak bukatuta, Donostia Kirolak Jolastokietako Udal Pilotalekua ireki du berriro. Pilotalekua pintatzeaz gain, frontisaren goiko aldeko lauzak lotu dira, ura iragazteagatik egoera txarrean baitzeuden. Horregatik, eremu hori ere iragazgaiztu egin da, inguru hori hobeto mantentzeko. Lan hauen kostea 17.000e-koa izan da.

Aktualitatea