KIROL PISTA BERRIAK RODIL, INTXAURRONDO ETA ALTZAN

2020-07-01

Donostia Kirolak hiriko hainbat auzotan hiru kirol pista berri egokitzeko lanak amaitu ditu. Lehen kirol pista Altzako Udal Gimnasioaren ondoan dago, Eraikuntzaren Institutuan zegoen kirol pista zahar bat aprobetxatuz. Zoladura konpondu da, zelaietako lerroak pintatu dira eta kirol ekipamendu berria jarri da, 18.000 euroko kostuarekin.

Rodilen ere oso egoera txarrean zegoen kirol pista aldatu da. Kasu honetan, hormigoizko zoladura bat egin da eta, horren gainean, pista berri bat jarri da, hiriko beste eremu batzuetan daudenen antzekoa, zoladura urdina, inguruko itxitura eta kirol ezberdinetarako ekipamendua dituena. Obraren kostu osoa 75.000 €-tik gorakoa izan da.

Azkenik, Intxaurrondon auzoko petanka pista estali da, egokitzapen hori eskatzen ari ziren auzoko adineko pertsonek asko erabiltzen zuten lekua. Pista horretan 90.000 € inbertitu dira.

 

Aktualitatea