Udal igerilekuak ekainaren 22an irekiko dira, aldez aurreko hitzordurik gabe eta Kirol Txarteleko abonatuentzat bakarrik.

2020-06-16

Ekainaren 22tik aurrera, astelehena, egoera normalizatzen hasiko da Udalaren kirol instalazioetan. Duela bi aste udal gimnasioak ireki ziren, eta datorren astelehenean, ekainak 22, udal kiroldegietako barruko eta kanpoko igerilekuak batuko zaizkio. Gainera, berrirekieraren lehenengo bi asteetan indarrean egon den aurretiazko hitzorduaren baldintza ez da beharrezkoa izango datorren astelehenetik aurrera, baina ekainaren 29ra arte Kirol Txarteleko abonatuentzat bakarrik izango da.

Gimnasioak eta barruko igerilekuak kirol jardueran erabiltzaileen artean 1,5 m-ko distantzia errespetatzeko egokituko dira. Halere, instalazioen edukierari buruz Eusko Jaurlaritzak hartzen dituen erabakien zain dago Donostia Kirola. Paco Yoldi, Etxadi eta Intxaurrondon udako ordutegia osorik aplikatuko da eta, beraz, igande arratsaldetan ere irekiko da.

Gainerako segurtasun eta higiene baldintzak kirol instalazioetan mantenduko dira, hala nola gimnasioetan eskuoihala erabili beharra, eskuak garbitzeko gel desinfektatzailea erabiltzea edo instalazioaren barruan maskara erabiltzea (kirola egiten denean izan ezik). Espazio bakoitzean ezarritako edukierak ere zehatz-mehatz errespetatu beharko dira, sarbideetan jarritako pantailek erregulatzen baitituzte. Era berean, erabiltzaileei dei egiten zaie donostiakirola.eus webgunearen bidez denbora errealean kontsulta dezaten, instalaziora joan aurretik.

 

Kirol pistak irekitzea

Ekainaren 22an, astelehena, kanpoko kirol pistak, skate park eta kalistenia eta 65 plus parkeak ere irekiko dira, duela zenbait aste irekitako auzoetako frontoiekin bat egingo dutenak. Udal kiroldegietako kirol talde federatuen entrenamenduetarako pistak ekainaren 29an irekiko dira, aldez aurretik erreserba eginda.

Aktualitatea