Añorga

Udal-barrutiaren hego-ekialdean kokatutako auzo honek landa-lurraldeen eremu garrantzitsua du. Duela ehun urte baino gehiago Cementos Rezola S.A. enpresa ezarri zenean, baserriz osaturiko zonalde honek aldaketa handia bizi izan zuen, eta industria-multzo txiki bilakatzen hasi zen.

Ibaetarekin iparraldean, Aiete eta Martutenerekin ekialdean eta, hegoaldean, berriz, Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbil udalerriekin egiten du muga.

Añorga auzo bakarra bada ere, bertan hiru talde geografiko bereiz daitezke: Añorgaundi, Añorgatxiki eta Errekalde.

Lurralde honi buruzko informazio demografikoa DonostiaDatan aurkitu daiteke.

Prozesuak auzoetan

Une honetan ez dago parte-hartze prozesurik irekita

Auzo elkarteak

Azpiegiturak eta zerbitzuak

Azken albisteak

Zergak eta isunak
Fiskalitate moderatu eta arduratsua 2027rako ordenantza fiskalen proposamenean

Eguneratze orekatua aurkeztu du udal gobernuak, kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko datorren urtean zehar

Udaletxea-Ayuntamiento
Garapen ekonomikoa eta enplegua
Udalak bere finantza-egonkortasuna mantentzen du

2025eko Kontu Orokorra izapidetzen hasi da

Etxebizitza eta Hirigintza
Udalak behin betiko onartu du Añorgako Geltokiko urbanizazio proiektua

Jon Insausti alkateak Donostia bizitzeko leku erakargarria izateko estrategiaren baitan kokatu du proiektua, "Europako hiri oparo eta zoriontsuena" izateko bidean

Bibollo Elkargunea
Berdintasuna, Giza Eskubideak eta Bizikidetza
Emakumeen Etxeak Bibollo Elkargunea jarri du martxan

Komunitatea sortu nahi duten lesbiana eta bisexualei zuzendutako talde honetan izena emateko epea zabalik dago