Herri Erakundeen Erregistroan izena ematea
Norentzat
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Beharrezkoa da erakundea aurrez Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean nahiz beste erregistro publiko batzuetan izena emanda egotea.
Dokumentazioa
- Eskabide orria
- Udalarekin batera partehartzezko prozesuetan eta hiriaren interes orokorrerako jardueretan elkarlanean aritzeko konpromisoaren aitorpena.
- Elkartearen, kirol klubaren nahiz fundazioaren estatutuak.
- Izen ematearen egiaztagiria eta horrek Fundazio pribatuen, kirol kluben nahiz Elkarteen Erregistroan duen zenbakia.
- Erakundeko gobernu organoko kide diren pertsonen izena eta NAN / AIZ.
- Erakundearen egoitza soziala.
- Indarreko urteko aurrekontua.
- Indarreko urtean egingo diren jardueren programa.
- Elkartekide diren pertsona kopuruaren egiaztagiria, elkarteen eta kirol kluben kasuan.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Aste bat
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aldekoa
Prozeduraren urratsak
- Eskabidearen eta dokumentazioaren erregistroa.
- Dokumentazioaren zuzenketa, hala badagokio.
- Erakundeen erregistroan izena ematea.
- Erregistro zenbakia jakinaraztea (gutuna, posta elektronikoa).
Izapideen arduraduna
Araudia
Bestelako informazioa
Herri Erakundeen eskubideak:
- Udalaren xedapen orokorren prestaketan parte hartzeko eskubidea, horien xede sozialarekin lotura duten gaiak direnean.
- Deitzen diren eztabaida tailerretan ordezkaritza izateko eskubidea.
- Arloko kontseiluen sorrera proposatzeko eskubidea.
- Erakundeekin batera herritarren partaidetzan jardunbide egokiak ezartzen eta garatzen laguntzeko eskubidea.
- Herritarrentzako balioen hezkuntzan laguntzeko eskubidea.
- Dagokion araudian jasotzen den moduan Udalak ematen dituen sariak jasotzeko eskubidea.
Ezagutu izena emandako erakundeak
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.