Laguntza ekonomikoak: Oztopoak kentzeko eta desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonei laguntzeko produktuak
Laguntza hauetarako sarbidea izateko, beharrezkoa da mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat edo desgaitasuna duen pertsonatzat aitortua izatea aurrez. Udaleko Gizarte Zerbitzuetan egin daitekeen aurretiko izapide bat da hau.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udalaren Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.
Norentzat
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa, laguntza produktu berreskuragarrien kasuan. Laguntza produktu berreskuraezinen eta ingurune fisikoaren oztopoen egokitzapen lanen gastuak Foru Aldundiak eta pertsona erabiltzaileek elkarrekin ordainduko dituzte. Azken horiek ordaintzen duten diru kopurua beren ahalmen ekonomikoaren araberakoa da.
Prozeduraren urratsak
- Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
- Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
- Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentura bidaltzea.
- Gipuzkoako Forua Aldundiak ebazpena ematea eta erabiltzaileari jakinaraztea.
Izapideen arduraduna
Araudia
Donostiako Irisgarritasun Plana
Oharrak: Ikusi 185/2015 Dekretuko 33. artikuluaren 2.7.2.2. epigrafea.
Bestelako informazioa
- berreskuragarriak, pertsona batek baino gehiagok berrerabil ditzaketenak eta alde batetik bestera mugi daitezkeenak inolako kosturik gabe (garraioaren kostuak izan ezik). Zerbitzu horietarako sarbidea hornikuntza zerbitzuen bidez izango da, eta maileguan edo epe baterako lagapenean emango dira.
- berreskuraezinak, haien ezaugarriak direla-eta besterenezinak direnak eta, horrenbestez, eskatzaile bakarra edo, ohiz kanpoko kasuetan, bat baino gehiago aldi berean izan ditzaketenak. Produktu horiek eskuratzeko aukera diru laguntzen bidez bermatu ahal izango da.
Sartu Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean argibide gehiago eskuratzeko
Datuen babesa
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
- Ikus gizarte zerbitzuetako zentroen zerrenda: Ordutegia: 09:00 - 14:00
- Gizarte Larrialdiak: Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00 – 22:00 eta asteburuetan 09:00 – 21:00