Artea eta Giza Eskubideak haur eta gazteen lehiaketako lanen online bozketa
4 kategoria dira:
- 6-8 urte
- 9-12 urte
- 13 - 15 urte
- 16 urtetik 18 urtera
Norentzat
Noiz eskatu
2026/02/26 - 2026/03/27
Tramitea epez kanpo dago.
Ordaindu beharreko kopurua
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Hilabete bat
Legezko epea: Ez dagokio
Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio
Prozeduraren urratsak
- Sartu hemen: www.donostia.eus/gizaeskubideak
- Webgunearen ezkerraldean sakatu "Margolanak aukeratu" lotura eta handik nahi duzun kategoria eta modalitatea hautatu dezakezu. Margolan bat hautatzeko sakatu "Aukeratu" botoia.
- Erabltzaile berri gisa erregistratzeko orria zabalduko zaizu; bete ezazu inprimakia zure datu pertsonalekin eta ez zaitez ahaztu zein helbide elektroniko eta pasahitza jartzen duzun, datu horiek baitira parte hartzeko aukera emango dizutenak.
- Minutu gutxiren buruan, mezu bat jasoko duzu erregistratu duzun helbide elektronikoan. Bertan azalduko den esteka sakatzen duzunean, kategoria eta modalitate bakoitzeko marrazki bana hautatu ahal izango duzu "·Aukeratu" beheko botoia sakatuta. (Ez badituzu lanak saio bakarrean aukeratu nahi, ez dago arazorik, lotura horretan nahi adina aldiz sar zaitezke eta.)
Izapideen arduraduna
Araudia
Bestelako informazioa
Informazio gehiago: www.donostia.eus/gizaeskubideak
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.