Saharako haurrak udan aldi baterako etxean hartzea
Abegi familiek uztailean eta abuztuan hartzen dituzte haurrak.
Informazio gehiago
Norentzat
- Programan parte hartzeko pertsona egokitzat hartutakoak (elkarrizketa psikologikoa).
- Konpromisoa hartuko da adopzio izapiderik abian ez jartzeko.
- Konpromisoa hartuko da etxean hartutako haurren mantenuak eta osasun laguntzak dakartzaten gastuak ordaintzeko.
- Konpromisoa hartuko da haurrak udako bi hilabete osotan hartzeko: uztailean eta abuztuan.
- Urtero Estatuko Gobernu Delegaritzak eskatutako izapideak beteko dira.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Abegi familiaren osasun txartela.
- Familiako kideek sexu delituen aurrekaririk ez dutela adierazten duen ziurtagiria .
- Etxean hartutako haurrekin adopzio izapiderik ez dela abian jarriko adierazten duen deklarazioa.
- Hitza emango da etxean hartutako haurren mantenuak eta osasun laguntzak dakartzaten gastuak ordainduko direla.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Programa honetan parte hartzeko, ez dute gasturik egin beharko ez hartutako
haurren familiek ez abegi familiek.
Abegi familiak konprometitzen dira soilik hartutako haurren mantenuak eta
osasun laguntzak dakartzaten gastuak ordaintzeko.
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Hilabete bat
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Familiek eskaera egin eta haien parte hartzea hobetsi eta dokumentazio guztia bete bitartean hilabete pasatzen da gutxi gorabehera.Prozeduraren urratsak
- Haurra etxean hartzeko eskaera egitea.
- Psikologoak egindako egokitasunaren elkarrizketa gainditzea.
- Dokumentazioa entregatzea, eskaera orriekin eta programak eskatutako konpromisoekin.
- Abegi familiek informazio bilera bat izatea programaren koordinatzailearekin.
- Haurrak heltzea eta familiek haiek hartzea.
- Programaren jarraipena egiteko bilera, familiekin eta hartutako haurrekin.
- Harrerako egunetan, familia guztiei eskainitako aukerako jarduera batzuk egitea.
- Abegi familiei ebaluazio galdetegi bat egitea.
- Programa amaitu ostean, balorazio bilera bat egitea.
Izapideen arduraduna
Bestelako informazioa
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
Udalinfo bulegoak
Eskatu hitzordua
Lankidetza
- Aiete pasealekua 65, 1 (Aiete Jauregia)
- 943 481 471