Udaltzaingoan salaketak online aurkeztea
- Diru zorroen, poltsen etab.-ren lapurretak
- Bizikleten lapurrretak.
- Saltokietan edo etxebizitzetan lapurretak.
- Lapurretak ibilgailuen barruan.
- Saltokietan edo etxebizitzetan kalteak.
- Ibilgailuetan kalteak.
- Mugikorraren galera.
- Indarkeriaz edo larderiaz egindako gertaerak.
- Egile ezagunik balego
- Gertaeren lekukorik balego
- Delitua ageri-agerikoa bada, hau da, egilea ustekabean harrapatzen bada delitua egiten ari den unea.
- Gertaerak indarkeriazkoak edo sexualak badira.
- Gainontzekoetarako Udaltzaingoaren komisariara bertaratzea beharrezkoa izango da.
Norentzat
- Delituaren biktima edo zuzenean interesduna den pertsona oro
- Adin nagusikoa izatea edo tutoreak edo legezko ordezkariak lagundutako adingabekoa izatea
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Eragindako kaltea edo gertakarien ustezko egilea nor den identifikatzen lagun dezakeen dokumentu oro
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formulario espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Egun bat
Isiltasunaren zentzua: Ez dagokio
Prozeduraren urratsak
- Salaketa jartzea
- Udaltzaingoak berrikusi, zuzendu eta, hala badagokio, baliozkotzea.
- Salatzaileak emandako posta elektronikoan digitalki sinatutako salaketaren behin betiko kopia jasotzea.
Izapideen arduraduna
Araudia
10/1995 Lege Organikoa, Zigor Kodeari buruzkoa
1882ko irailaren 14ko Errege Dekretua. Prozedura Kriminalaren Legea
Bestelako informazioa
Salatzailearentzako informazioa
- Salaketa faltsua egitea legez zigortuta dago. Zigor Kodeko 456. eta 457. artikuluetan jasota dago.
- Salatzailea auzitegian agertzera behartuta dago, horretarako deirik jasoz gero.
- Salatzaileak auzia izapidetu bitartean helbidea aldatzen badu, horren berri eman behar du.
Datuen babesa
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.
Morlans biribilgunea, 1
Egunero, jaiegunak barne, eguneko 24 orduetan