Maiatzak 7-16: eragozpenak Frantzia pasealekuko trafiko eta oinezkoen zirkulazioan

ETS-k Egiako behin-behineko pasabidea desmuntatu behar duelako

Frantzia pasealekuko trafikoak eta oinezkoen joan-etorriek eragozpenak jasango dituzte datozen asteetan Euskal Trenbide Sareak (ETS) desmuntatuko dutelako Abiadura Handiko Tren geltokiko obrak egin bitartean Egia auzoko sarbidea ahalbidetu duen pasabidea.

Lan horiek egiteko, tona askoko garabi bat jarri beharko da Frantzia pasealekuan, eta horrek aldi baterako hainbat aldaketa ekarriko ditu mugikortasunean.

Eraginak bide publikoan

Frantzia pasealekuak errei bakarra izango du zabalik maiatzaren 7tik 15era:

  • maiatzaren 7tik 9ra (24 orduak)
  • maiatzaren 10ean, 00:00etatik 14:00etara. Egunaren gainerako ordutan, erabat itxita
  • maiatzaren 11tik 15era, 06:00etatik 22:00etara

Beste eragin batzuk (maiatzak 7-15) :

  • autobus-geltokiak eta taxi-geltokiak behin-behineko beste geltoki batzuetara lekualdatuko dira
  • oinezkoen ezkerreko espaloia (itxitako hotelaren ondoan) itxita egongo da, eta Frantzia pasealekuko 18-20 atarietara baino ezin izango da sartu
  • eskuineko espaloia (Gipuzkoako Sendagileen Elkargoaren ondoan dagoena) irekita egongo da eta trafikotik babestuta
  • Gipuzkoako Sendagileen Elkargoaren ondoko oinezkoen pasabidea itxi egingo da eta semaforoak kendu egingo dira

Frantzia pasealekua eta Iztueta arteko elkargunea ERABAT ITXITA (garaje partikularretarako sarbidea utziko da):

  • maiatzaren 10eko 14:00etatik maiatzaren 11ko 06:00etara
  • maiatzaren 11tik 15era: 22:00etatik a 06:00etara
  • maiatzaren 16a: 06:00etatik 14:00etara

Gomendioak

  • gomendatzen da joan-etorriak aldez aurretik planifikatzea, behin-behineko seinaleei kasu egitea eta obrako eta trafikoa erregulatzeko langileen jarraibideei jarraitzea.
  • eskatzen da lanak egingo diren eremutik autoen joan-etorria mugatzea.
  • Udalak eskertu nahi du herritarren ulermena eta lankidetza obra hauek sor ditzaketen aldi baterako eragozpenen aurrean. Lan horiek beharrezkoak dira AHTren geltokiaren lanak amaitzerakoan ingurunearen normalizazioan aurrera egiteko

2026(e)ko ekainaren 5(a) argitaratua