Ekainak 27-28: trafiko mozketak Erdialdean eta Antiguan
Igandean Kontxa moztuta egongo da 09:00etatik 14:00etara
Asteburu honetan Emakumearen Triatloia eta Onditz Memoriala jokatuko dira.
- ekainaren 27an, larunbatarekin, Kontxa pasealekua eta Igara arteko ibilbideko kale batzuk, 15:00etatik 16:15era, moztuta egongo dira
- igandean, ekainaren 28an, Kontxa pasealekua moztuta egongo da 09:00etatik 14:00etara
Ekainak 27, larunbata
- ekainaren 27an, larunbatarekin, Kontxa pasealekua eta Igara arteko ibilbideko kale batzuk, 15:00etatik 16:15era, moztuta egongo da.
- ordu tarte horretan Ondarretako bizilagunak antolatzaileen laguntzarekin pasa ahal izango dira.
- Zubieta eta San Bartolomeko bertakoak Easo - San Martinetik sartu ahal izango dira eta gero antolakuntzaren jarraibideei kasu egin.
Bizikletaren ibilbidea (8 Km): Zubieta, Kontxa, Zumalakarregi, Tolosa hiribidea, Europa plaza, Tolosa hiribidea, Infernua, Ibaeta plaza, Tolosa hiribidea, Europa plaza, Tolosa hiribidea, Zumalakarregi, Satrustegi, Kontxa pasealekua, Zubieta.
Ekainak 28, igandea
- Kontxa pasealekua 09:00etatik 13:30era moztuta egongo da.
- Zubieta eta San Bartolomeko bertakoak Easo-San Martinetik sartu ahal izango dira. Ondarretara sartzeko aldiz, Trento kalearen bidez.
- Igeldo: Igeldoko jaitsiera Murgil bidetik egingo da, Igeldoko kanpinaren parean. Mozketa Polipasotik Murgileraino egingo da, 10:30etik 11:30era gutxi gorabehera.
Lehenengo parte-hartzaileak 09:35ean hasiko du proba, eta azkenak 10:20an. Lehenengo parte-hartzailea 10:50ak aldera iritsiko da eta azkena 12:00etarako.
Bizikletaren ibilbidea (40 Km): Kontxa pasealekua, Zumalakarregi, Tolosa hiribidea, Europa plaza, Tolosa hiribidea, Amerika plaza, Zubiberri bidea, Atotxaerreka, Añorga, GI-21erako sarbidea, GI-21etik jarraituko dute Errekaldeko biribilguneraino. Irteera Donostiako udalerritik. Udalerrirako sarrera: Aita Orkolaga pasealekua, Murgil bidea, Igara bidea, Pilotegi bidea, Portuetxe, Lautximinieta biribilgunea, Bernardo Estornes, Ibaeta plaza, Tolosa hiribidea, Zumalakarregi hiribidea, Kontxa pasealekua, Zubieta, Rafael Munoa.
Garraio publikoa
Aldaketak garraio publikoaren zerbitzu batzuetan: Dbus, Lurraldebus, Ekialdebus
2026/06/25 argitaratua