Emakumeen Etxeko jarduera berriz abian da
Dagoeneko aholkularitza zerbitzuetarako hitzordua eskatu eta elkarguneetan izena eman daiteke
2026/09/01 argitaratua
Oporraldiaren ondoren, Donostiako Emakumeen Etxea berriz zabalik dago ohiko ordutegian (10:00–21:00). Jada eskuragarri daude banakako aholkularitza zerbitzuetarako hitzorduak eta ikasturtean zehar garatzen diren elkarguneetarako izen emateak.
Aholkularitza zerbitzuak
Etxeak arlo juridikoan, lan arloan eta arlo psikologikoan espezializatutako aholkularitza eskaintzen du, besteak beste.
Aldez aurretik hitzordua hartuta (943 48 34 70), honako zerbitzu hauek eska daitezke:
- Etxeko langileentzako aholkularitza: eskubideak eta betebeharrak, soldatak, kontratua, oporrak, kotizazioak, baimenak...
- Lege aholkularitza: Familia zuzenbidea, lan zuzenbidea, atzerritartasuna, genero indarkeria…
- Laguntza psikologikoa: banakako laguntza, baliabide pertsonalak indartzeko eta ahalduntzea sustatzeko.
- Biluzik mundura: sexualitateari buruzko informazioa eta aholkularitza.
- Parekatu: ikasketak eta prestakuntza ibilbideak homologatzeko aholkularitza.
Hitzordurik gabe, honako zerbitzu hauek erabil daitezke:
- Arreta eta bideraketa: informazioa, orientazioa, harrera eta Emakumeen Etxeko edo kanpoko baliabideetara bideratzea.
- Ordenagailu eta Internet zerbitzua: lanegun guztietan eskuragarri.
Elkarguneak
Elkarguneak ikasturte osoan zehar egoten dira martxan, eta normalean parte-hartzaile berriei zabalik egoten dira.
Aditu baten laguntzaz dinamizatutako guneak dira, esperientziak partekatzeko, elkarri laguntzeko eta gai komunen inguruan askotariko emakumeen arteko sareak sortzeko.
Honako hauek dira:
• Bibollo Elkargunea
• Neska gazteentzako jabekuntza gunea
• Etxeko langileen taldea
• Autoezagutza eta zaintza integraleko taldea
• Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeak
• Hainbat jatorritako emakumeentzako kulturarteko gunea
• Taldeko laguntza psikologikoa
• Desgaitasuna duten emakumeen ahalduntze taldea
Informazio gehiago
Informazio xehatu guztia ondorengo dokumentuan kontsulta daiteke. Parte hartu nahi dutenek 943 48 34 70 telefonora deitu dezakete edo zuzenean hurbildu Emakumeen Etxera (Okendo kalea, 9).