‘Oroimenaren Bidea’ ibilbide antzeztuetan izena emateko epea ireki da

Matxinada militar frankistaren garaian gure hiriaren historia herritarrei hurbiltzea da helburua

2026/08/27 argitaratua

Donostiako Udaleko Giza Eskubideen sailak ‘Oroimenaren Bidea’ izeneko ibilbide antzeztuen edizio berri bat eskainiko du, matxinada militar frankistaren garaian gure hiriaren historia herritarrei gerturatzea helburu duena.

Bisitak Gerra Zibilaren hondamendiak zuzenean edo zeharka jasan zituzten eta gure historiaren kapitulu triste baten protagonista izan ziren lekuak eta pertsonaiak oroimenean mantentzen lagundu zuten pertsona guztiei egindako omenaldia dira.

Bi antzezlek garai hartan donostiarrek bizi izandako uneak kontatuko eta antzeztuko dituzte; 1936ko uztailaren 18tik, Errepublikaren aurkako matxinada militarraren egunetik, Donostia frankisten eskuetan erori arte. 

Ibilbidearen buruzko informazioa

Doako ibilbidea da, Easo plazako kioskoan hasiko da, eta, ondoren, San Jose ikastetxea, Askatasunaren hiribidea, Maria Kristina hotelaren inguruak bisitatu ostean eta Zurriolako zubiaren inguruan amaituko da.

Bisitak egingo dira irailaren 5, 12, 26 eta urriaren 3ko, larunbatetan. Egunean bi saio izango dira, bata eguerdiko 12:00etan eta bestea arratsaldeko 18:00etan. Irailaren 12an eta 26an, euskaraz, eta irailaren 5ean eta urriaren 3an, gaztelaniaz. 

Irteera Easo plazako kioskoan izango da, eta ordu bat eta erdi iraungo da. Emanaldiko 20 pertsonako taldea osatuko da, gehienez, eta aldez aurretik nahitaez izena eman behar da.

Izena web orri honetan eman beharra dago: www.komazk.com/erreserbak

Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 456 000 telefonora deitu daiteke edo mezu bat bidali info@komazk.com helbidera.