Uztailaren 18an, Donostiatruk bigarren eskuko azoka
Ohi bezala, Tabakaleran egingo da, 10:00etatik 14:00etara
2026/07/14 argitaratua
Datorren larunbatean, uztailaren 18an, Udalak Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzaren eskutik (Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin) antolatzen duen bigarren eskuko Donostiatruk azoka egingo da Tabakalerako barruko plazan, 10:00etatik 14:00etara. Bigarren eskuko azokak etxeko artikuluei beste erabilera bat eman nahi die, hondakin bihurtu aurretik. Gainera, horietatik onura ekonomikoren bat lor daiteke (arropa, liburuak, jostailuak, etab.), baita modu merkeagoan eskuratu ere.
Tailerra eta zozketa
Azokak irauten duen bitartean, ingurumenari buruzko tailerrak, eta sentsibilizazio- eta kontzientziazio-jarduerak egingo dira: zehazki, tailer bat egongo da, hondakinez egindako musika tresnak sortzeko. Halaber, erosketaren bat egiten dutenen artean, bi lagunentzako bazkari edo afari bat zozkatuko da Antiguako Orburu jatetxe begetarianoan.
Zergatik berrerabili?
Etxeko produktuak berriro erabilita, euren balio-bizitza luzatu egiten da. Horrela, hondakin kopurua, produktuen ekoizpenak ingurumenean dituen eragin kaltegarriak, eta baliabideen kontsumoa gutxitu egiten dira. Era berean, berotegi-efektuko gasen isurketa ere murriztu egiten da. Gas horiek Lur planetaren berotzea eragiten dute, eta klima-aldaketa indartzen da. Azken Donostiatruk azokan lortutako berrerabilerari esker, 2 tona CO2 ez ziren atmosferara isuri.