Emakumeen kontrako indarkeria
Intereseko informazioa
Indarkeria matxistaren biktimentzako arreta zerbitzua
Indarkeria matxista jasaten baduzu edo jasan baduzu
Deitu:
- 943 481 400
- 112 (larrialdi kasuetan)
Non gaude?
Urdaneta kalea, 13,
20006 Donostia
Emakumeen aurkako indarkeria edo indarkeria sexista giza eskubideen urraketa larria da eta herritar guztiei eragiten dien eta guztien inplikazioa eskatzen duen arazoa da.
Udalean genero indarkeriaren biktimei zuzendutako arreta zerbitzua daukagu.
Zer eskaintzen du arreta programa honek?
- informazioa eta orientazioa
- laguntza psikologikoa
- berehalako harrera zentroa
- harrera-etxebizitzak
- larrialdietarako diru-laguntzak
Biktima bizirauleei entzuteko, harrera egiteko eta lagun egiteko gida
Gida honetan zehaztuta daude:
- indarkeria matxista motak
- emakumeek sufritu ditzaketen hainbat egoera ezberdin
- indarkeria horiek jasaten ari diren emakumeei nola lagundu eta laguntza eman
- eskuragarri dauden baliabide eta zerbitzuak
Gida modu fisikoan dago eskuragarri Emakumeen Etxean, behar duenarentzat.