Indarkeria matxista nerabezaroan

Nerabezaroan indarkeria matxistei buruzko jardunaldiak gazteriaren arloan lan egiten duten eragileei zuzendutako ekimenak dira, eta etapa honetan indarkeria matxistek hartzen dituzten formei buruz hausnartzea eta sakontzea dute helburu.

Indarkeria matxistei heltzerakoan, ezinbestekoa da ager daitezkeen kategoria eta adierazpenak kontuan hartzea; helburua ez da horien arteko mailaketa bat ezartzea, baizik eta horiek identifikatzeko, ulertzeko eta horien aurrean jarduteko beharrezkoa den gaitasuna eta begirada garatzea.

Izen-emate epea: irailak 18 - urriak 4

10. urteurrena

2026an, jardunaldiaren X. urteurrena ospatzen da. Aurten, komunitateek nerabeen arteko indarkeria matxistak prebenitzeko eta haiei aurre egiteko duten zeregina izango dute ardatz.

Jardunaldi honetan, feminismotik indarkeria horiei aurre egiteko bide eta tresna berriak sortzen eta probatzen dituzten komunitateen lana eta esperientziak balioan jarri nahi dira.

Sarrera doakoa da, baina aurrez izena ematea beharrezkoa da, edukiera mugatua baita.

Jardunaldia

Noiz: urriaren 22an

Ordua: 09:00 – 16:00

Non: Intxaurrondo Kultur Etxean

Programa

  • 09:00 Jardunaldiaren hasiera
  • 09:30 - 11:30 Hitzaldia
    Isa Duque (Psico Woman): Viva el #AmorDelBueno: acompañando a las nuevas generaciones en la prevención de violencia de género (gaztelania - itzulpen zerbitzua eskainiko da).
  • 12:00 - 13:30 Maitasunaren Jokoa
    EASO Politeknikoko ikasleek, Sorginlore eta Ikertze elkarteekin batera, gazteek gazteentzat sortutako tresna pedagogiko feminista aurkeztuko dute.
  • 14:30 - 15:45  Podcasta: Komunitatearen boterea eta ardura indarkeriaren aurrean

    Berri FM-k gidatuta, 3 esperientzia ezagutuko dira:

    • Bea Ilardia Olangua (Magala Abokatuak): justizia feminista, erreparazioa eta eraldaketa.
    • Ainara Lasa Muñoz (Emagin): komunitatearen eta sare kolektiboen garrantzia indarkeriei aurre egiteko.
    • Garazi Lopez de Lacalle Larreina (Bideberri BHI) eta mets Castrejana Fernandez: hezkuntza-komunitatea eta gazteen beharretatik abiatutako lana.
  • 16:00 Jardunaldiaren amaiera

Izen-ematea

  • Sarrera doakoa izan arren, aurrez izena ematea beharrezkoa da, edukiera mugatua baita.
  • Parte-hartzaileen hautaketa izen-ematearen hurrenkeraren arabera egingo da.