Artea eta Giza Eskubideak lehiaketa
2004tik aurrera, Artea eta Giza Eskubideak ekitaldia antolatzen da haur eta gazteek elkartasuna, desberdinerarekiko errespetua eta lankidetza bultzatzen dituzten balioei eta jarrerei buruz hausnar dezaten edozein margolan-teknikaren bitartez. 6 eta 18 urte bitarteko ikasleek parte har dezakete, beren kabuz edo ikastetxe, haurtxoko, gazteleku edo elkarte baten bidez.
Adinaren arabera, 4 kategoria ezartzen dira, bai banakako bai taldeko parte-hartzean:
- 6 eta 8 urte bitartekoak
- 9 eta 12 urte bitartekoak
- 13 eta 15 urte bitartekoak
- 16 eta 18 urte bitartekoak
Irabazten duen margolanak argazki kamera digital bat edo material ludikoa eta hezitzailea izaten du opari.

Lanen aurkezpena
Aurrez aurreko entrega
- Donostiako Udala Giza Eskubideak
- Aiete pasealekua 65 Aiete jauregia, 1. solairua
- 20009 Donostia
Posta ziurtatua
Lanak posta ziurtatuz ere bidal daitezke helbide berera.
Bidalketa-data egiaztatzeko, posta-zigiluaren data hartuko da kontuan; gehienez ere, 2027ko urtarrilaren 29koa izan beharko da.
Oharra: bidalketa gastuak parte-hartzaileen kontura izango dira.
Lehiaketaren faseak
-
Lanen aurkezpena
-
Epaimahaiak hautatutako lanen argitalpena (webgunean), herritarrek bozkatu ahal izan ditzaten
-
Bozketan parte hartzeko webgunean izena ematea
-
Lanen bozketa
-
Bozketaren emaitzak argitalpena
-
Lanen erakusteta eta "Bazen behin irudi bat..." argitalpenaren edizioa
-
Sari banaketa Donostiako udaletxeko Udalbatzarrean
Erakusketa
Parte-hartzaileen ahalegina eta dedikazioa aitortzeko, lan guztiak Victoria Eugenia Antzokiko erakusketa-gelan jarriko dira ikusgai, Giza Eskubideen Zinemaldiaren barruan, 2027ko apirilaren 9tik 16ra.
Sari banaketa
Parte-hartzaileek Bazen behin irudi bat… liburua eta diploma bana jasoko dituzte.