Sexu eta genero aniztasuna

cartel lgtbi fobia

Donostiako LGTBI+ errealitateei buruzko txostena

Donostiako Udalak hiriko LGTBI+ errealitateei buruzko txostena aurkeztu du. Azterlanaren helburua da Donostian bizi diren LGTBI+ kolektiboko pertsonen bizipenak, beharrak eta jasaten dituzten diskriminazio egoerak hobeto ezagutzea.

ikerketak hainbat informazio iturri uztartu ditu:

  • kolektiboko pertsonei zuzendutako online inkesta bat,
  • LGTBI+ arloko eragileekin eta adituekin egindako elkarrizketak,
  • profil desberdinetako kolektiboko pertsonekin eta udal arduradunekin izandako solasaldiak,
  • baita tokiko elkarteekin egindako kontraste eta parte-hartze saio bat ere.

Jasotako 301 inkestetatik 254 baliozkotu ziren. Parte-hartzaileen artean,

  • %49 gizon gisa identifikatu zen,
  • %35 emakume gisa
  • eta %13 queer pertsona gisa.

Sexu-orientazioari dagokionez,

  • %46 gay gisa definitu zen
  • %22 bisexual gisa
  • %21 lesbiana gisa
  • eta %14 pertsona ez-binario gisa.

Txostenak hainbat alderdi aztertzen ditu, besteak beste, lan- eta ekonomia-egoera, ikasketa-maila, jatorria eta LGTBI+ pertsonen errealitate anitzak. Halaber, espazio publikoan, aisialdian, hezkuntzan, lan-eremuan, osasunean, segurtasunean, gizarte-zerbitzuetan, kulturan eta kirolean izandako diskriminazio-esperientziak eta dauden beharrak jasotzen ditu.

Ikerketa Zaira García Dafontek egin du.

 LGTBI+fobiaren inguruko gertakarien txostenak

2021etik aurrera, Donostiako Udalak urtero txosten bat prestatzen du LGTBI+ kolektiboaren aurka erregistratutako diskriminazio-egoerak eta gertakariak jasotzeko.

Txosten horien helburua da kolektiboak jasaten dituen diskriminazio-moduak hobeto ezagutzea eta epe ertain eta luzera izan daitezkeen joerak identifikatzea. Informazio horri esker, sexu- eta genero-aniztasuna errespetatzen duten politika publiko inklusiboagoak garatu daitezke, pertsona guztientzako aukera-berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatzeko, haien sexu-orientazioa, genero-identitatea edo genero-adierazpena edozein direla ere.

Txosten horiek Sorginlore Gizarte Elkartearen laguntzarekin egiten dira.