Gozatu zure bizikletaz

Gozatu zure bizikletaz arauak errespetatuz!

Donostiako Udalak bizikletaren erabilera egokia sustatzen du, herritarrei bizikletaz modu seguru eta arduratsuan ibiltzeko beharrezko informazioa eskainiz.

Bizikletaren erabilerak gora egin duen testuinguruan, araudiari eta segurtasunari buruzko hainbat alderdi indartzeko beharra identifikatu da. Horretarako, kanpainak bizikidetzari, zirkulazio-arauen betetzeari eta segurtasunari buruzko aholkuak eskaintzen ditu.

Kanpainaren helburua da bizikletaren erabilera seguruagoa eta arduratsuagoa sustatzea, eta hiriko espazio publikoaren erabiltzaile guztien arteko bizikidetza hobetzea.

Mugikortasunaren Astean egindako azterlanaren arabera, hiritarren artean bizikletaren erabilerari eta araudiari buruzko hainbat ezagutza-hutsune daude. Datu horiek oinarri hartuta, arreta berezia jarri da galtzadako posizionamendua, segurtasun-elementuak, zirkulazio-eremuak eta kaskoaren erabilera sustatzen.

Bizikidetza

Segurtasuna

Arauak

2025. urtean egindako inkestaren datu nagusiak

  • Inkesta adin guztietako 300 bizikleta-erabiltzaileri egin zitzaien, Mugikortasun Astearen barruan
  • 13 gai zehatz aztertu ziren, bizikletaren erabilerarekin eta araudiarekin lotuta

Emaitza nagusiak

  • % 64,73 k ez daki zein den galtzadan zirkulatzeko posizio egokia
  • % 49,08 k ez ditu behar bezala identifikatzen bizikletaren nahitaezko elementuak
  • % 36,33 k zalantzak ditu Alde Zaharreko bizikleta zirkulazioari buruz
  • % 34,93 k ez ditu ondo ezagutzen bizikletaz ibiltzeko baimendutako eremuak
  • Ezagutza-hutsuneak ere badaude:
  • kaskoa erabiltzeari buruz (% 33,57)
  • bizikletan beste pertsona bat garraiatzeari buruz (% 33,09)
  • bizikleta-pasabiderik gabeko oinezkoen pasabideetako jokabideari buruz (% 32,25)

Ezagutza maila handiena duten alderdiak

Inkestak erakutsi du txirrindulariek ondo ezagutzen dituztela hainbat arau:
  • % 91,67 k badaki debekatuta dagoela bizikletaz ibiltzean entzungailuak erabiltzea
  • % 84 tik gora behar bezala identifikatzen du nork duen lehentasuna
  • % 70 etik gorako ezagutza-maila dago biraketen seinaleztapenean eta argien erabileran