Amara Berriko Olaeta eta Armeria plazak berrurbanizatzea

Donostiak auzoarentzat funtsezkoak diren bi plaza berrituko ditu 

Donostiako Udalak martxan jarriko du Amaraberriko Olaeta eta Armeria plazen berrurbanizazioa.

Leku Studio-a arduratu da proiektua idazteaz, eta, prozesuaren barruan, herritarren parte-hartzea bultzatu da, azken diseinua definitu aurretik auzotarren ideiak, beharrak eta proposamenak jasotzeko.

2026ko martxotik maiatzera bitartean, Lur Studiok koordinatu du prozesu hori, Udaleko Proiektu eta Obren Atalarekin, Herritarren Partaidetza Zerbitzuarekin eta Auzoetako zinegotziarekin batera.

Eremuaren aireko irudia

Proiektuaren hurrengo urratsak

2026ko udaran zehar proiektuaren diseinua definituko da eta irailean Udalak beste bilera ireki bat egingo du auzoan aurkezteko Olaeta eta Armeria plazak berrurbanizatzeko proposatzen dena.

Parte hartzeko prozesuaren helburuak

Helburu nagusia plaza erabilgarriagoak, irisgarriagoak eta auzoaren benetako beharretara egokituagoak sortzea izan da.

Horretarako, prozesua honela egin da:

  • Proiektuari buruzko informazioa eman zaie herritarrei.
  • Plazen egungo egoera aztertu da, bizilagunekin eta elkarteekin batera.
  • Etorkizuneko espazio publikoak elkarlanean diseinatzeko proposamenak jaso dira.

Herritarren parte-hartzearen nondik norakoak

Prozesuan zehar, hainbat ekintza egin dira auzoko bizilagunen, saltokien, ikastetxeen eta elkarteen parte-hartzea errazteko.

Bilera irekiak bizilagunekin

Aurrez aurreko hainbat bilera antolatu dira, herritar guztientzat irekiak:

  • martxoak 11
  • apirilak 16
  • apirilak 29
  • maiatzak 20

Topaketa bakoitzak bi ordu inguru iraun du, eta, batez beste, 30 pertsonak hartu dute parte; kasu batzuetan, 40 parte-hartzaile ere izan dira.

Gainera, 2.000 inkesta eta deialdi baino gehiago banatu dira inguru horretako etxebizitzetan.

Auzoko elkarte eta eragileekin egindako lana

Era berean, berariazko bilerak egin dira tokiko hainbat kolektibo eta erakunderekin:

Amara Berri Auzo Elkartea 

  • Elkarteak aktiboki parte hartu du prozesu osoan, proposamenak eginez eta plazei buruzko auzo-ikuspegia azalduz.

Amara Berri ikastetxea

  • Bilerak egin dira zuzendaritza-taldearekin eta irakasleekin, eskolak eta familiek espazioak erabiltzeko zer behar dituzten jakiteko.

Saltokiak eta ostalaritza

  • Auzoko akademia, saltoki eta ostalaritza-establezimenduetako ordezkariek parte hartu zuten. Gainera, talde dinamizatzaileak eremu horretako hainbat negozio bisitatu zituen, iritziak zuzenean jasotzeko.

Informazio-karpa Olaeta plazan

Martxoaren 16an informazio-karpa bat jarri zuten Olaeta plazan, eta 30en bat pertsonak aukera izan zuten proiektua ezagutzeko eta inkesten bidez ekarpenak egiteko. Parte-hartzea bereziki handia izan zen familien eta haurren artean.

Eskolako parte-hartzea

Amara Berri ikastetxeko 100 ikaslek baino gehiagok parte hartu zuten ikasgeletan antolatutako hainbat jardueratan, etorkizuneko plazei buruzko ikuspegia emateko.

Inkestak eta proposamenak jasotzea

Inkestak hainbat tokietan egon ziren eskuragarri:

  • Auzoko etxeetan.
  • Ernest Lluch kultur etxean.
  • Amara Berri ikastetxean.
  • Onlineko inprimaki baten bidez.

Parte-hartzaileek iritziak partekatu ahal izan zituzten, egungo arazoak hauteman eta plaza berrietarako hobekuntzak proposatu.

Parte-hartze prozesuaren emaitzak

Prozesuan bildutako informazio guztia honako dokumentu hauetan antolatu da:

  • Plazen diagnostiko partekatua.
  • Herritarren proposamenak.
  • Berrurbanizaziorako irizpideak.
  • Helburu eta ekintza nagusiak.
  • Hiri diseinuaren lehen zirriborroa.