Uliako gazte-aterpetxea
Ulia mendiaren magalean, itsas mailatik 200 bat metrora, horra hor Ulia aterpetxea. Zurriola hondartzatik oinez joanda 20 minutura.
Uliako parkearen inguruko basoak ezin egokiagoak dira naturaz inguratuta egon eta oinez nahiz bizikletaz ibiltzeko. Ikuspegien eta paisaien bikaintasunak paradisu lasai eta ederra bihurtzen dute. Baina, bestalde, hirigunetik halako hurbil dagoenez gero, erraz goza daiteke Donostiaz eta hiriak eskaintzen duen guztiaz.
Europako etiketa ekologikoa lortzen duen Euskadiko lehen aterpetxea da. Kontsumitzen duen energiaren zati handi bat bertan sortzen du eguzki plaka fotovoltaiko eta termikoen bidez.
Maskotak onartzen ditugu.
Helbidea:
- Ulia pasealekua, 297, 20013 Donostia
- tel.: (+34) 943 483 480
- posta elektronikoa: ulia@donostia.eus
- hiri barruko autobus lineak: TAXIBUS TB6. Lehen geralekua: Colon pasealekua, 21, 20002 Donostia
- aldez aurretik erreserba egin behar da 943 464 646 telefonora deituta edo Taxibus Ulia erreserbaren bidez.
- irteerak egunero: 60 minutuan behin.
Harrera ordutegia
- astelehenetik ostiralera: 8:00-21:30
- larunbat eta igandeetan: 8:00-12:00 eta 16:00-20:30
Logela motak
- 62 plaza (54 ohe)
- 4 logela 3-4 plazakoak: ohe bikoitz bana eta litera bana.
- 4 logela 4 plazakoak: bina litera.
- 4 bungalow 5-6 lagunentzako: sukalde bana, ohe bikoitz bana eta bina litera.
- Irisgarritasuna: mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako 5-6 lagunentzako logela bat, banako 2 ohe eta 2 litera dituena.
Zerbitzuak
- doako wifia
- maindireak eta mantak (prezioan sartuta)
- komuna eta dutxa logela bakoitzean
- sukalde tresnak logela handietan
- salmenta automatikoko makinak
- ikuztegi automatikoa (autozerbitzua)
- internetera konektatutako ordenagailua
- egongela telebistarekin
- doako aparkalekua autoentzat eta autobusentzat
Salneurriak eta denboraldiak 2026 (BEZ-a barne)
Goi denboraldia
|
29 urtera arte (barne) |
30 urtetik aurrera |
|
|
Prezioa pertsonako eta gaueko |
24,44 € |
29,32 € |
Erdi Mailako denboraldia
|
29 urtera arte (barne) |
30 urtetik aurrera |
|
|
Prezioa pertsonako eta gaueko |
21,96 € |
26,36 € |
Behe denboraldia
|
29 urtera arte (barne) |
30 urtetik aurrera |
|
|
Prezioa pertsonako eta gaueko |
19,55 € |
24,93 € |
Bestelakoak
|
Bazkari/afariak –Gutxienez 15 lagun- |
Konstultatu |
|
Eskuoihalak |
2,61€ |