Baratze publikoa eskatzea

Hiriko baratze parke publikoko baratzeetako bat erabiltzeko eskaera, Lauaizetan (Marrus bidean) daude eta horiek erabiltzeko baimenak urtebeterako balio du, nahiz eta 5eraino ere luza daitekeen.

Baratzeak kolektibo hauei zuzenduta daude:
  • ezgaituei
  • oro har, herritarrei (adin tartetan banatzen da).

Oharra: Herritar Erakundeen Udal Erregistroan inskribatuta izan eta "gizarte euskarria"n aritzen diren elkarteek Gizarte Ekintzako Zuzendaritzan egin behar dute eskaera.

2022ko deialdia kontsultatu

Norentzat

Honako hauek eska dezakete baratze bat:

Pertsona fisikoek edo haien legezko ordezkariek, baldintza hauek betetzen badituzte:
  • 18 urtetik gorakoa izatea.
  • Donostian erroldatuta egotea, esleipen deialdia argitaratu baino urtebete lehenago, gutxienez.
  • Donostiako Udalarekiko zerga-betebehar eta gainerakoak ordainduta edukitzea.
  • Nekazaritzarako lursail egokirik ez izatea Donostian, ez jabetzan ez usufruktuan, ez eskatzaileak ez haren bizikidetza unitateko beste kideren batek.

Oharra: Interesdun guztiek beste eskabide bat egin behar dute, nahiz eta lehen ere eginda izan.

Noiz eskatu

2022/12/15 - 2023/01/22

Tramitea epez kanpo dago.

Beharrezko agiriak

OHARRA: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da
  • Pertsona ezgaituek eskabide honi erantsi beharko diote Aldundiak edo eskudun erakundeak emandako ziurtagiria.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Udal zerbitzuak eman edo jarduerak egiteari dagozkion prezio publikoak

2026ko indarrean dagoen eranskina

  • 100 euroko fidantza
  • 60 € (edo ordenantza fiskaletan ezarritako urtean urteko prezio publikoa)

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 5 hilabete

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Deialdia argitaratutakoan, eskaerak aurkezteko epea irekiko da.
  2. Eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, egiaztatu egingo da eskatzailea urtebetez baino gehiagoz dagoela udal erroldan eta ez dagoela eskaera bat baino gehiago errolda helbide bakoitzetik.
  3. Onartutako eta atzera botatako eskaeren behin-behineko zerrendak argitaratzen dira, eta alegazioak egiteko epea irekitzen.
  4. Behin alegazioak aurkeztu eta gero, onartutako eta atzera botatako eskaeren behin betiko zerrendak argitaratzen dira.
  5. Baldin eta eskaera gehiago badago baratze baino, zozketa egingo da, behar bezala iragarri ostean.
  6. Zozketaren emaitza argitaratzen da.
  7. Egiaztatu egiten da zozketan esleipena egokitu zaienak egunean daudela Donostiako Udalarekin dituzten zerga betebeharretan edo beste edozein betebeharretan. Baldintza hori betetzen ez bada, interesdunari jakinarazten zaio, eta aukera ematen zaio epe jakin batean alegazioak egiteko edo bere betebeharrak betetzeko.
  8. Esleipendunen zerrendak argitaratzen dira, eta jakinarazi egiten zaie zer epe duten fidantza eta prezio publikoa ordaintzeko eta nekazaritza ekologikoari lotutako prestakuntza jasotzeko.
  9. Esleipendun guztiek ikastaro bat egin behar dute, Udalak emana, bere garaian iragarritako lekuan eta datan.
  10. Jakinarazi egiten da zer egunetatik aurrera jaso daitezkeen baratzea erabiltzeko giltza eta baimena Ingurumen Osasunaren eta Iraunkortasunaren Zerbitzuan.

Izapideen arduraduna

Departamentua: Osasun eta Ingurumeneko Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazioa

  • Orain den ordezkoen zerrenda baliorik gabe geldituko da, eta deialdi honen ondorioz sortutako zerrendak balioko du haren ordez.
  • Ez da eskaera bat baino gehiago onartuko errolda helbide bakoitzeko.


Informazio gehiago ikusi

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Hiriko baratze publikoak erabiltzeko eskaerei dagokien informazio pertsonalaren kudeaketa.

Gordetzeko epeak

Kontserbazio iraunkorra

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, interes publikoan oinarritutako helburuetarako.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epez kanpo
Dokumentuak

Eskaera

Araudia