Laguntza ekonomikoak: Etxebizitzak eta bizitegi eraikinak birgaitzea: 2-Eskabidea zuzentzea
Epea amaitu eta akatsak konpondu ez badituzte, eskaera bertan behera utzi dutela joko da, eta prozedura artxibatu egingo da, 39/2015 Legearen 68. artikuluak adierazitakoarekin bat ebazpena egin ondoren.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Behar den dokumentazioa "Dokumentuak" atalean ikusi: Informazio orria
Eskaerak erregistroan sartzekoa izango da Dirulaguntzak emateko hurrenkera, baldin eta dokumentazioa zuzena eta osoa bada.
Dokumentazioa zuzentzea eskatuz gero, hala jakinaraziko diote interesdunari, eta eskatutako dokumentuak erregistroan sartzen dituzten egunari dagokiona izango da laguntza emateko hurrenkera.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Aldagarria
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Dokumentuak zuzentzea edo osatzea. Gehienezko epea: 10 egun baliodun
- Ebaluatzea eta behin-behineko ebazpena proposatzea. Egiaztapenetik, gehienez ere, 30 egun balioduneko epea.
- Behin-behineko ebazpena jakinaraztea.
- Onuradunek egindako lanak frogatzeko agiriak aurkeztea, gehienez ere, 18 hilabeteko epean.
- Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea. Gehienezko epea: 10 egun baliodun
- Behin betiko ebazpena. Epea: 60 egun.
- Laguntza eman eta dirua sartuko diotela (ala ukoa) adierazteko jakinarazpena.
- Dirulaguntza ordaintzea.
Araudia
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.