Udal emakidako garaje plaza eskatzea

Ibilgailu baten jabe bazara eta garaje plaza bat behar baduzu, izapide hau egiteko aukera duzu.

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

  • Kasu guztietan:
    • Ibilgailuaren aseguru poliza
  • “Merkatari eta profesionalek" honako hauek ere aurkeztu behar dituzte:
    • Ibilgailua gidatzen duen pertsonak eskabidea egin duen enpresarekin edota erakundearekin duen lan harremana edo harreman profesionala egiaztatuko duen dokumentua.
  • Eremuan etxebizitza izan baina horren jabeak ez diren "ez-egoiliarrek", honako hauek ere aurkeztu behar dituzte:
    • Bizikidetza ziurtagiria, etxebizitzari lotutako pertsonaren familia unitateko kide dela egiaztatuko duena.
  • Fidantza beharrezkoa bada (aparkaleku berrien kasuan)
    • Diru-sarreraren egiaztagiria

Oharra: Udalak eskubidea du beste edozein froga dokumental eskatzeko, eta/edo aparkatzeko plaza eskatu duten pertsonek aurkeztutako datuak egiazkoak direla ziurtatze aldera beharrezkoak diren egiaztapenak ofizioz egiteko.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Deialdi bakoitzean edo pleguan zehazten da plaza bakoitzaren kostua (pleguan, plazak eskualdatzen direnean)
Aparkaleku berrien kasuan, dagokion fidantzaren diru-sarrera egin behar da

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea eta agiriak erregistratzea
  2. Baldintzak betetzen direla egiaztatzea
  3. Agiriak zuzentzea, horrela badagokio
  4. Plaza onartzeko edo ukatzeko ebazpena, eta, zer plaza esleitu zaion zehaztea edo, horrela badagokio, itxaron zerrendan izena eman zaiola jakinaraztea
  5. Kontratua sinatzeko aldez aurretiko hitzordua finkatzea
  6. Kontratua edo eskualdatzea sinatzea eta plazaren kostua ordaintzea
  7. Administratzaileari esleipen berria edo eskualdatzea jakinaraztea

Izapideen arduraduna

Departamentua: Mugikortasuneko Zuzendaritza

Araudia

Parking bakoitzeko baldintza pleguak

Bestelako informazioa

  • Garape plaza eskuratzen duten pertsonek ezin dute TAO bereizgarririk eskatu eta eskuratu
  • Udal garaje bat jabetzan izan eta lehentasunezko talde baterako aukera izan nahi baduzu, formalki uko egin beharko diozu gaur egun daukazunari.
  • Udal jabetzako garaje plazen titularrek edo haien legezko ordezkariek horren titulartasunaren ziurtagiria eskatu ahal izango dute.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udal-aparkalekuei eta bide publikoetako aparkalekuei buruzko izapideei buruzko informazioa kudeatzea. Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkatzeko txartelen eskaerei buruzko informazioaren kudeaketa barne hartzen da. Mugikortasun-araudia ez betetzearen ondoriozko arau-hausteak eta zehapenak kanpoan uzten dira, ZEHAPEN-PROZEDURAK tratatzeko jarduerari dagozkiolako.

Gordetzeko epeak

Bulegoa erabateko ezabatzea 5 urte igarotakoan. 0148 Kodea (TAO erregulatutako gunean aparkatze-zerbitzua jasotzeko baimena) 020 Kodea (Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartela emateko espedientea). 0157 Kodea (aparkalekua erreserbatzeko baimena). Herri Administrazioko Dokumentazioaren Baloraziorako, Aukerketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordeak (COVASED,232/2000 Dekretua, azaroaren 21ekoa, Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta EAEko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dtuena) onartu dituen dokumentuetako ebaluazioen taulen proposamena.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, Interes publikoa edo esleitutako botere publikoen egikaritza. -2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadi Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.3) artikulua. - Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintza Errege Dekretua,Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikulatua onartzeko dena. - 6/2015 Legegintza Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Dokumentuak

Eskabidea

Eranskina