Hirigintza egikaritzea: Urbanizazio proiektua

Urbanizazio proiektuak hirigintza lanen xehetasun teknikoak definitzen dituzten proiektuak dira.

Proiektuak idazten dituen teknikaria ez den beste batek zuzenduta gauzatzeko behar adinako zehaztasunez idazten dira.

Norentzat

Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.

Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.

Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

  • Aldez aurretik, ingurumen ebaluazioari buruzko 21/2013 Legean, abenduaren 9koan, finkatutako kasuetan, Ingurumen ebaluazioaren ohiko prozedurari edo prozedura sinplifikatuari hasiera emateko beharrezko dokumentazioa.

Urbanizazio proiektuak hauek barne hartuko ditu:
  • Obren ezaugarrien deskripzioko memoria, erdaraz eta euskaraz
  • Obren eta zerbitzuen proiektu eta xehetasun planoak, neurketak, aurrekontua eta baldintza plegua, formatu konprimatuan.
  • Azterketak, segurtasun-kalitate programak eta hondakinen kudeaketa
  • Proiektu motaren arabera, beste dokumentu batzuk

Dokumentazio bektoriala
  • Planoak CAD fitxategietan (dwg edo antzekoa), UTM ETRS89 koordenatu sistema, 30. zona.


Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 200 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: 4 hilabete

Legezko epea: 170 egun

Isiltasunaren zentzua: Aldekoa

Ekimen partikularreko urbanizazio proiektuei, udalak beste eperik ezartzen ez duenean, agiriaren sarrera datatik 3 hilabeteko epean emango zaie hasierako onespena. Epe hori igaro eta hasierako onespenik jaso ez badute, interesdunak proiektua ez dela onartu ulertu beharko du.

Urbanizazio proiektuek hasierako onespena dutenean, informazio publikoan jarriko dira hogei egunez, aztertuak izan daitezen eta alegazioak aurkez daitezen, aldizkari ofizialeko iragarki bidez eta kasuan kasuko lurralde historikoan hedatuen dagoen/dauden egunkarian/etan argitaratuta.

Behin betiko onespenaren epea hasierako onespenaren ondorengo informazio publikoaren izapidea amaitu eta 2 hilabetekoa izango da. Epe hori igaro eta ez bada berariazko ebazpenik egon, behin betiko onespena eman dela ulertuko da, administrazioaren isiltasunagatik.

Prozeduraren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Hirigintza txostenak: arkitektoa, ingeniaria, juridikoa
  3. Komeni bada, beste Sail batzuen txostenak: Hiri Mantentze eta Zerbitzuak, Mugikortasuna eta Sustapena
  4. Txosten sektorialen eskabidea eta elektrizitate, gas eta telefonia zerbitzuen hornitzaileak diren enpresei jakinarazpena
  5. Tokiko Gobernu Batzordearen erabakia, hasierako onespenarekin, eta hala badagokio, baldintzekin
  6. Iragarkia argitaratzea GAOn, zabalkunde handieneko egunkarian/etan eta www.donostia.eus atarian, 20 egun baliodun emanez alegazioak aurkezteko
  7. Alegaziorik egonez gero, agiria idatzi duen taldearen txostena
  8. Udal zerbitzu teknikoen txostena, alegazioen, gainerako txostenen eta behin betiko onespenaren egokitasunari buruz.
  9. Tokiko Gobernu Batzordearen behin betiko onespena
  10. Erabakia pertsona interesdunei jakinaraztea eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea

Izapideen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udalak hirigintzaren arloan egindako prozedurak eta jarduerak kudeatzea eta kontrolatzea, plangintza, kudeaketa, hirigintza-legezkotasuna berrezartzea, hirigintza-desjabetzeak eta udalaren eskumeneko gainerako gaiak barne. Alde batera uzten dira jarduera horien xede izan daitezkeen lizentziak edo baimenak, UDAL LIZENTZIAK ETA BAIMENAK, eta, hala badagokio, hasitako zehapen-prozedurak, jarduerari dagozkiolako ZEHAPEN-PROZEDUREN tratamendua.

Gordetzeko epeak

Bulegoko artxibotik erabateko ezabatzea 5 urtetan.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua, interes publikoa edo esleitutako botere publikoen egikaritza: -Apirilaren 7ko 2/2016 Legearen, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.9 artikulua. -Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen, Toki-araubideen oinarriak arautzen dituena, 25.2.a) artikulua. - 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Urriaren 30Ekoa, Lurzoruaren Eta Hiri Erreabilitazioaren Legearen Testu Bategina Onartzen Duena. - 21/2003 Legea, Abenduaren 9koa, Ingurune Ebaluazioakoa. -Establezimendu Publikoak eta atseden jarduerak kokatzeko Udal Ordenantza. -Ordenantza, eragozpenak sortzen, osasungarritasun edo higiene baldintzak aldatzen edo pertsonei zein gauzei arriskuak sortzen diezkieten jardueretatik herritarrak babesteko Udalak nola jokatu behar duen arautzekoa. -Eraikuntzako Ordenantza Osagarriak. -Ordenantza, Telekomunikazio sareetako instalazio irrati elektrikoak arautzekoa. -Soinu eta zarataren kutsadura dela eta Udalak hartuko duen jarrera arautzen duen Ordenantza. - Donostiako Bizitegi Eraikinetako Etxe­Bizitzetarako Irisgarritasuna Sustatzeko Udal Ordenantza - 2/2006 Legea, Ekainaren 30Ekoa, Lurzoruari Eta Hirigintzari Buruzkoa - 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetze Legea. - 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetze Legearen Erregelamendua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi