Musika eta Dantza Eskola - Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak

Musika eta Dantza Eskolako (Donostiaeskola) liburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen (EIPS) barnean dago; sare horretakoak dira udal liburutegi guztiak.
Zerbitzu hauek eskaintzen ditu: informazio zerbitzua (bloga, ikastaroak, lehiaketak, kontzertuak, gure eremuko festibalak), mailegua, fonoteka, irakurketa eremua, hemeroteka, Interneterako sarbidea (nabigazioa eta Wi-fi), piano bat eta online zerbitzuak.

Gaur egun, askatasunez eskura daitezke material hauek:
-Partiturak
-Diskoak
-Liburuak
-DVDak
-Aldizkariak
-CD-ROMak

Informazio gehiago

Norentzat

Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria
  • Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko (EIPS) erabiltzaile izan behar da

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Ordezkapena zuritzeko aurkezten duen agiria, hala dagokionean Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko (EIPS) bazkide txartela

Nola egin bazkide?

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Unean bertan

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Liburutegiko materiala unean bertan kontsulta daiteke eta har daiteke maileguan. Mailegua liburutegi artekoa bada, egun batzuk itxaron behar da jasotzeko.

Prozeduraren urratsak

Araudia

Bestelako informazioa

ESKOLA EGUNETAN

Astelehena
Asteartea
Asteazkena
Osteguna
Ostirala
GOIZEZ
10:30 - 12:30
10:30 - 12:30
10:30 - 12:30
ARRATSALDEZ
16:00 - 20:00
16:00 - 20:00
16:00 - 20:00
16:00 - 20:00
16:00 - 20:00
ESKOLA GARAITIK KANPO
(GABONETAN, ASTE SANTU AURREKO ASTELEHEN, ASTEARTE ETA ASTEAZKENEAN, UZTAILEAN)

Astelehena
Asteartea
Asteazkena
Osteguna
Ostirala
GOIZEZ
10:00 - 13:00
10:00 - 13:00
10:00 - 13:00
10:00 - 13:00
10:00 - 13:00
        • Aste Santu, Pazko Aste eta abuztuan liburutegia itxita egongo da.

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Informazio zerbitzua (bloga, ikastaroak, lehiaketak, kontzertuak, gure eremuko festibalak), mailegua, fonoteka, irakurketa eremua, hemeroteka, Interneterako sarbidea (nabigazioa eta Wi-fi), piano bat eta online zerbitzuei dagokien informazio pertsonalaren kudeaketa.

Gordetzeko epeak

Honako tratamendu honen xede diren datu pertsonalak behar diren denboran gorde egin behar dira helburu hori betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik sor litezkeen erantzukizunak zehazteko. Fitxategiei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko: - 7/1985 Legearen, apirilaren 2koa, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 25.2 m) artikulua. - 2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.20) artikulua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Musika eta Dantza Eskolaren Liburutegia
Atotxako Zelaia Plaza, 3

Donostiako beste Liburutegiak