Bizitegi eraikinetan obra txikiak egiteko lizentzia
Egingo den obra mota:
- Fatxada birgaitzea
- Estalkia edo/eta terraza birgaitzea
- Igogailua jartzea
- Atariko arkitektura oztopoak kentzea, ibiltartea zabaltzea
- Katalogatutako fatxadetan arotzeria ordezkatzea
- Etxebizitza osorik eraberritzea edo hezeguneen kokalekua aldatzea
| Informazioa: dokumentazio osagarria
nola bidali eskabidea egin ondoren, dokumentazioa erantsi behar baduzu, izapide honen bidez egin: Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati |
Norentzat
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
Gauzatze mailako PROIEKTU TEKNIKOA, eskumena duen langile tekniko batek eta zuzendaritza fakultatiboak egina. Honako hauek bilduko ditu:
- Obren deskripzioko memoria
- Aplikatu beharreko araudia
- Baldintza plegua
- Segurtasun eta osasun azterlan oinarrizkoa
- Eraikuntza eta Eraispen Hondakinen (EEH) kudeaketaren azterlana
- Kalitate kontrola
- Argazkiak
- Planoak: Proiektuaren plano xehatuak, behar bezainbeste.
- Beste agiri batzuk: Obren aurrekontu xehatua, kontratistak edo gaitutako teknikariak idatzita, obraren izaerari badagokio.
FATXADA, ESTALKIA EDO/ETA TERRAZA BIRGATZEN bada, ikusi II.eranskina "dokumentoak" atalean. Proiektuaz gain hau aurkeztu behar da:
- Eraikuntzako energia eraginkortasunari buruzko Udal ordenantzak agindutakoa bete dela erakusteko agiriak. Hauek dira justifikatu beharreko eranskinak: III. eranskineko fitxa
OHARRA:
Obra amaitutakoan, hari dagokion Obra Amaierako Egiaztagiria aurkeztu behar da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Ekonomi Jardueren gaineko zerga (EJZ)
**2026ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina
**2021eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoen eranskina
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 21 egun
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aldekoa
Prozeduraren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
- Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea
- Txosten tekniko eta/edo juridikoa
- Onarpena edo ukapena ebaztea
- Pertsona interesdunari jakinaraztea
- Tasen likidazioa
- Obra amaierako egiaztagiria aurkeztea (obrak amaitzean)
Izapideen arduraduna
Araudia
314/2006 Errege Dekretua, ebatzitako Eraikuntza kode teknikoa onartzen duena
Eraginkortasun energetikoaren udal ordenantza.
Eraikuntzako Ordenantza osagarriak
Bestelako informazioa
Obra egiteko bide publikoan laguntza bitartekoren bat instalatzea behar baduzu, horretarako prestatutako inprimakiaren bidez eskatu beharko da baimena (ikusi “Obretako laguntza bitartekoen instalazioa: hesiak, aldamioak, edukiontziak”).
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.