Donostiako Sustapenak kudeatzen dituen lan eskaintzetan izena ematea

Hiriko eta inguruko lan eskaintzetan izena ematea

Norentzat

  • Langabeak, oro har
  • Lana hobetu nahi duten pertsonak
  • Lan egoera prekarioan dauden pertsonak
  • Lan egiteko egoeran dauden herritarrak

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Unean bertan

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Lan poltsan izena ematea berehala egiten da. Lan eskaintzetan parte hartzeko, ezinbestekoa da eskaintza horietan izena ematea. Kontratatzea interesatzen zaion enpresari dagokio profilarekin bat datozen pertsonekin harremanetan jartzea. Enpresak berak ezarriko du zein izango den kontakturako epea.

Prozeduraren urratsak

  1. Webgunean erregistratzea
  2. Curriculum vitaeari buruzko web formularioa betetzea eta hautagaitza kudeatzeko baimena ematea
  3. Delako eskaintzaren hautaketa prozesuan parte hartzeko eskatzea
  4. Kontratatzea interesatzen zaion enpresa harremanetan jartzea, hautagaiaren profila interesatzen bazaio

Izapideen arduraduna

Erakundea: DONOSTIAKO SUSTAPENA, AB

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Enplegua bilatzeko politika aktiboak burutzeko beharrezkoa den informazio pertsonalaren kudeaketa, formakuntza zerbitzuak eta bekak ematea barnehartuz.

Gordetzeko epeak

Honako tratamendu honen xede diren datu pertsonalak behar diren denboran gorde egin behar dira helburu hori betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik sor litezkeen erantzukizunak zehazteko. Fitxategiei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da

Legitimazioa

DBEOren 6.1.e) artikulua: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko: - 2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.25) artikulua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Victoria Eugenia eraikina
Erregina Erregentearen kalea 8

Arreta ordutegiak