Akordioak eta/edo proiektu arauemaileak onartzeko ekimenaren aurkezpena
Akordioak onartzeko ekimena
Akordiorako proposamena edota jarduketa udal eskumeneko gaietan, Udalbatzaren Araudi Organikoak aurreikusitakoarekin bat, udalerriko bizilagunen %10ek babestuta.Proposatutako ekimena Udalbatzaren eskumenekoa izanez gero, proposamen modura izapidetuko da. Udalaren beste edozein organorena izanez gero, mozio modura izapidetuko da.
Herri araudirako ekimena
Proiektu arauemaileen aurkezpena udal eskumeneko gaietan, gutxienez udalerriko bizilagunen %10en babesa izango duena. Arauak onartzeko herri ekimenak proposamen arauemaile modura izapidetuko dira.
Norentzat
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Proposatutako ekimenaren deskribapen zehatza.
- Udalerriko bizilagunen %10en babesa izan behar du.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Prozeduraren urratsak
- Eskabidearen eta dokumentazioaren erregistroa.
- Idazkaritzaren eta eragina jasandako guneari buruzko txostena, eta esku hartzeari buruzko txostena, hala badagokio.
- Udalbatzaren eskumenekoa izanez gero, proposamen modura izapidetuko da; Udalaren beste edozein organorena izanez gero, mozio modura izapidetuko da.
Herri araudirako ekimena
- Eskabidearen eta dokumentazioaren erregistroa.
- Txosten juridikoa eta/edo teknikoa eta ekonomikoa.
- Ikusi "Udal ordenantzen eta arautegien lanketari eta onarpenari eginiko ekarpenak eta alegazioak" izapidea.
Izapideen arduraduna
Araudia
7/1985 Legea, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena (testu finkatua eta ondorengo aldaketak)
Donostiako Udaleko Udalbatzaren erregelamendu organikoa
Herritarren Partaidetzaren Arau Organikoa
(Ikusi Arau Organikoaren 15. artikulua)
Bestelako informazioa
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.