Donostia Kulturaren aretoak ekitaldietarako alokatzea edo uztea

Espazioak alokatzea horietan askotariko jarduerak eta ekitaldiak egiteko: hitzaldiak eta aurkezpenak, enpresa bilerak, koktelak, galako afariak, kontzertuak, argazki erreportajeak, publizitate filmazioak, sari emanaldiak, jardunaldiak, eztabaidak, etab.

Kontsultatu gune bakoitzean eskuragarri dauden aretoak eta nola egin eskaera:
Kultur etxeek eta liburutegiek antolatutako jardueretarako, aretoak doan utz daitezke. Ikus araudia

Norentzat

Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Ordezkapena zuritzeko aurkezten duen agiria, hala dagokioneanKontsultatu gune bakoitzean

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Kontsultatu gune bakoitzean

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Aste bat

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Erreserba motaren araberakoa izango da

Prozeduraren urratsak

  1. Erreserbaren eskabidea aurkeztea
  2. Aretoaren eskuragarritasuna egiaztatzea
  3. Hala badagokio, ordainketa egitea

Izapideen arduraduna

Erakundea: DONOSTIA KULTURA EEP

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Presentziala
Jo gune bakoitzera

Beste batzuk
Kontsultatu espazio bakoitzean
Dokumentuak

Erabilpen araudia