Hilerriak: gorpuak eta hondarrak erraustea

Polloek erraustegi bat du Polloeko hilerrian bertan.
Leku horretan agurrak egiteko gela bat dago, eta han, errausketa baino lehenago, ekitaldi txiki bat egiten da hildakoari azken egurra emateko.
Bi errausketa mota daude:
  • Gorpuaren errausketa
  • Gorpuen hondarren errausketa: heriotzatik 5 urtera edo gehiagora errausten direnean.
Errausketa egin eta gero, errautsak kutxa batean ematen zaizkie familiakoei edo gertukoei.
Aukera bat baino gehiago dituzte familiakoek, eta horien artean dago Polloeko haustegi batean kutxa zortzi urtez uztekoa (epea luza daiteke).
Informazio gehiago

Norentzat

Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Identifikazio dokumentua: NAN / AIZOrdezkapena zuritzeko aurkezten duen agiria, hala dagokionean
  • Gorpua: ehorztetxearen ardura da behar den dokumentazioa ematea.
  • Beste hilerri batetik datozen hondarrak: Osasun Lurralde Ordezkaritzaren lekualdatze baimena.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua

Aurreikusitako epea: Unean bertan

Legezko epea: 3 hilabete

Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa

Prozeduraren urratsak

  1. Errausketaren eguna eta ordua eskatzea. Gorpuak direnean, ehorztetxeak egiten du eskaera.
  2. Errausketa.
  3. Errautsak ematea.

Araudia

Bestelako informazioa

ZERTAN DATZA GORPUA ERRAUSTEA?
Errausketa edo gorpua erretzea gorpua lurperatzearen edo ehorztearen ordezkoa da. Hilkutxan sartutako hildako pertsona errausketa labe batean sartzea da, errauts bihurtzeko. Errausketak gutxi gorabehera 2 ordu irauten du, eta errautsak kutxa batean ematen zaizkie familiakoei edo gertukoei.
Polloe: www.polloe.eus

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Errausteko eskaerei, hondarren murrizketari, gorpuzkien lekualdaketari, ehorzketei edo lurpetik ateratzeari buruzko kudeaketa.

Gordetzeko epeak

Honako tratamendu honen xede diren datu pertsonalak behar diren denboran gorde egin behar dira helburu hori betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik sor litezkeen erantzukizunak zehazteko. Fitxategiei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da.

Legitimazioa

DBEOren 6.1.c) artikulua: Tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra betetzeko. DBEOren 6.1.e) artikulua: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko: - 7/1985 Legearen, apirilaren 2koa, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 25.2.k) artikulua. - 2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.12) artikulua.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Presentziala
Polloeko Bulego Nagusiak
  • Polloe Plaza 2
Gorpu bat erraustea eskatzeko, nahi dugun eguna baino 24 ordu lehenago eskatu behar da gure bulegoetan, zein egun eta ordutan erraustuko den zehaztu ahal izateko. Oro har, zerbitzuaz arduratzen den ehorztetxeak egiten du lan hori.

Telefonoz
943 48 35 40