Klusterretara atxikitzea
- Guztiona. Nekazaritzako elikagaien klusterra
- Surf City Donostia
- Donostia Smart
Donostialdean sektoreko balio kate osoa osatzen duten enpresek eta erakundeek osatzen dute kluster bakoitza. Helburua komunitate bat sortzea da, eta komunitate horretako kideek lankidetzan jardutea eta ezagutza eta negozio aukerak partekatzea klusterraren esparruan. Klusterrera atxikitzeak aukera ematen die kideei etekina ateratzeko kluster bakoitzaren esparruarekin lotuta dauden Donostia Sustapenaren Klusterreko programez, zerbitzuez eta ekintzez.
Norentzat
- Pertsona fisiko edo juridikoak eta profesionalak, gaur egun delako sektoreko balio katean sartzen den edo etorkizunean sar daitekeen jardueretako edozein egiten dutenak eta Donostian edo inguruan dutenak egoitza soziala.
- Administrazioak, erakunde publikoak, unibertsitateak, zentro teknologikoak, elkarteak edo federazioak, delako sektoreko balio katean esku hartzen dutenak eta/edo Klusterrarekin lankidetza hitzarmenak egin dituztenak eta ekarpen garrantzitsuak egiten dituztenak Klusterraren helburuak lortzeko.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Delako klusterrera atxikitzeko formularioa, behar bezala betea
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Doakoa
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: 2 egun
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
- Eskaera erregistratzea
- Betebeharrak betetzen direla egiaztatzea (Donostia Sustapenak egin behar du hori)
- Eskatzaileari jakinaraztea haren eskaera onartu den ala ez
Izapideen arduraduna
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.