Fidantza edo bermea gordailutzea
Berme horien eraketa arrazoi hauengatik eskatzen da, besteak beste:
- Zerga erreklamazioak eta baliabideak.
- Ordainketa atzerapenak eta zatikapenak.
- Obren, zerbitzuen eta horniketen kontratuak.
- Bide publikoa aldi baterako okupatuta egotea.
- Obrak egitea (obra handia, obra txikia, eraispenak, eraikitzea, hondakinak kudeatzea, etab.).
- Eskudirutan: zenbatekoa sartzea Udaletxeko kontu korrontean; diru sarrera nork egin duen zehaztuz eta espedientearen erreferentzia adieraziz.
- Kreditu erakundeek edo elkar bermatzeko sozietateek utzitako abalen bidez.
- Aseguru entitateek emandako kauzio aseguruen bidez.
Norentzat
- Udal administrazioan aldez aurreko izapide bat hasi duten pertsonek, izapide horrek bermea edo fidantza behar badu.
Noiz eskatu
Urte osoan zehar
Beharrezko agiriak
- Gordailua eskudirutan egiten bada: diru sarreraren egiaztagiria.
- Abala edo kauzio asegurua aurkezten bada: jatorrizko ziurtagiria.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordaindu beharreko kopurua
Ebazteko epea eta isiltasunaren zentzua
Aurreikusitako epea: Unean bertan
Legezko epea: 6 hilabete
Isiltasunaren zentzua: Aurkakoa
Prozeduraren urratsak
Kreditu erakundeek edo elkar bermatzeko sozietateek utzitako abalak eta aseguru entitateek emandako kauzio aseguruak. Abala edo kauzio asegurua Diruzaintza Atalean, hau da, ordainketa gutuna igortzen den tokian, entregatzea.
Izapideen arduraduna
Araudia
Datuen babesa
Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea
Gordetzeko epeak
Legitimazioa
Hartzaileak
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
- Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
- Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
- Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
- Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.