Irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntza: 4. Zuriketa zuzentzea

Dirulaguntza deialdiarako zuriketa auzkeztu duten irabazi asmorik gabeko elkarteek, zuriketa horretan akatsen bat baldin badago edo osatu gabe baldin badago, hamar laneguneko epea izango dute egintza Udaletxeko Iragarki Taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zuzendu ahal izateko.

Norentzat

Udaletxeko Iragarki Taularen bidez zuzenketak egiteko errekerimendua jasotzen duten entitateek, bestelako komunikazio bitartekoak gorabehera.

Zuzenketa lehendakariak edo zeregin honetarako izendatutako ordezkariak aurkeztu beharko du. Azken kasu honetan honakoak aurkeztu behar ditu:
  • Idazkariaren ziurtagiria, erakundearen zuzendaritza batzordeak edo zuzendaritza organoak eskabidearen sinatzailea egintza horretarako eskuordetzea erabaki duela egiaztatzeko.

Noiz eskatu

Urte osoan zehar

Beharrezko agiriak

Zuzenketa soilik Telematikoki bete ahal izango da. Horretarako entitateek mezu bat jasoko dute komunikazioetarako zehaztutako posta elektronikoko helbidean. Mezu honetan entitateak zuzendu beharrekoa azalduko da, eta bertan izango dute ere beraiek aurkeztutako eskaera formulariora sartzeko lotura eta lokalizadorea.Subsanatu beharrekoa formularioan bertan ere agertuko da.

Mezua jasotzen den unetik aurrera bertan adierazitako zuzenketak formularioan egiteko aukera izango da. Zuzendu beharrekoa formularioan ere adieraziko da. Aldaketak zirriborro moduan egingo dira eta egintza Udaletxeko Iragarki Taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera entitateei 10 laneguneko epea emango zaie zuzenketa erregistratu ahal izateko.

Mezuan bertan adieraziko da zuzenketa noiz aurkeztu eta sinatu daitekeen, eta horrela egiten ez bada eskaera bertan behera utzi dutela joko da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ordaindu beharreko kopurua

Doakoa

Prozeduraren urratsak

  1. E-maila bidaltzea eta zuzenketak egiten hastea
  2. Iragarki Taulan argitaratzea
  3. Elkarteek zuzenketak erregistratzea

Izapideen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritza Zuzendaritza

Araudia

Tratamenduaren arduraduna

Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A

Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia

Telefonoa: 010 / 943 481 000

Emaila: udalinfo@donostia.eus

Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria

Tratamenduaren xedea

Udal-dirulaguntzak emateko informazio pertsonala kudeatzea.

Gordetzeko epeak

Kontserbazio iraunkorra

Legitimazioa

Botere publikoaren egikaritza DBEOren 6.1.e) artikulua - 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-Laguntzei buruzko Lege Orokorra - 2/2000 Legea, ekainaren 29koa, Bidaiariak Herri Barruan eta Herriz Kanpo Kotxez Garraiatzeko Zerbitzu Publikoa Arautzen duena.

Hartzaileak

Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.

Eskubideak

Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:

  • Haien datu pertsonaletara sarbide izateko.
  • Okerrak diren edo osatugabe dauden datuen zuzenketa eskatzeko.
  • Ezabatzea eskatzeko eskubidea, datuak jaso ziren beharrizanetarako jada beharrezkoak ez direnean
  • Datuen tratamendua mugatzea. Kasu horretan, Udalak erreklamazioen aurrean defendatzeko edo haiek egikaritzeko gordeko ditu soilik.
  • Datuen tratamenduaren aurka egitea. Kasu horretan, Udalak datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta arrazoi legitimo larriak baldin badaude edo erreklamazio posibleen defentsa edo egikaritza badago.

Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.

Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.

Izapidearen egoera
Epe barruan
Telematikoa

Tramitea hasi


Presentziala
Herritarrentzako arreta-bulegoak kontsultatu: Udalinfo

Edozein zalantza argitzeko, Herritarren Postontzia erabili edo herritarren arreta telefonora (010) deitu ahal izango da.